
Torres Lehendakariordeak bilera erronda hasi du Euskadiko CCOOko ordezkariekin
- Lehen topaketa da elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta gizarte hitzarmenean aurrera egiteko
Euskadiko CCOOko ordezkariekin hasi du gaur, osteguna, Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak gizarte eta enpresa eragileen bilera erronda. Lehen topaketa da elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta itun sozialean aurrera egiteko. Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egin da bilera.
Bertan izan dira, halaber, Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordea, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Alfonso Gurpegui Enplegu eta Inklusio sailburuordea.
CCOOren izenean, Santi Martínez Euskadiko idazkari nagusia, Francisco Osuna Antolakuntza, Administrazio, Finantza eta Koordinazio idazkaria, Estibaliz Montero Emakumeen eta Enpleguaren idazkaria eta Iñigo Garduño Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazioko idazkaria izan dira.





