qrcode

Torres Lehendakariordeak elkarrizketarako deia egin du, datorren astean eragile sozialekin bilera sorta hasi aurretik

2025-11-07
  • Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak hainbat bilera hasiko ditu datorren ostegunean sindikatuekin eta patronalarekin, elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta itun sozialean aurrera egiteko

 

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak elkarrizketarako deia egin die sindikatuei eta patronalari, euskal eragile sozialekin bilera sorta hasteko egun gutxi falta direnean. Topaketa horien helburu nagusia da elkarrizketa indartzea, erakundeen arteko lankidetza bultzatzea eta gizarte hitzarmenean aurrera egitea.  

Torresek elkarrizketarako eskua luzatu du “negoziazio kolektiboan aurrera egiteko” eta “estuago lan egiteko, lan baldintza hobeak lortzeko eta lan prekarietatearekin amaitzeko”, azpimarratu du gaur, ostirala, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.  

“Une egokia da elkarrizketa hori berriro eskatzeko. Sindikatuak, behingoz, eser daitezen hitz egitera, elkarrizketa ahalbidetzera eta, ahal bada, negoziaziora ailegatzera”. Horren harira, Torresek eskatu du alderdi guztien inplikazioa, “lagun dezaten sindikatu guztiak ezarritako organoetan negoziatzen eser daitezen”. “Elkarrizketa soziala Euskadiko lan harremanen gakoa eta bizkarrezurra izan dadin saiatu behar dugu”.  

Torres Lehendakariordeak gogorarazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak hitzarmen kolektiboko gutxieneko soldatari buruzko konpromiso guztiak bete ditu”, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak “egiteko konpromisoa hartu genuen, eta hori da Jaurlaritzak negoziazio kolektiborako gutxieneko soldata bat izateko konpromisoa duela erakusten duen frogarik nabarmenena”.  

Bilera sorta

Eragile sozialekin egingo den lehen bilera azaroaren 13an izango da, osteguna, 11:00etan, CCOO sindikatuarekin, eta, 13:00etan, Torresek UGT hartuko du. Ondoren, astelehenean, azaroaren 17an, ELAren (9:30), LABen (11:00) eta Confebasken (13:00) txanda izango da.

Bilera guztiak Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egingo dira, egungo erronka ekonomikoei heltzeko, enpleguaren kalitatea bultzatzeko eta Euskadin gizarte kohesioa bermatzeko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-11-07

    Comentario de X:
    🤝 @MikelTorresEJGV lehendakariordeak lan-merkatuaren erronkak aztertzeko gizarte eragileekin bilera sorta hasiko du datorren astean

    💬"Gizarte-elkarrizketa Euskadiko lan-harremanen oinarrizko zutabea izan behar da"

    🔗 https://t.co/fWGIo5LNeZ https://t.co/LmJpGM9eKE

  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-11-07

    Comentario de X:
    🤝 El Vicelehendakari @MikelTorresEJGV inicia la próxima semana una ronda de contactos con agentes sociales para analizar los retos del mercado laboral.

    💬"El diálogo social debe ser la columna vertebral de las relaciones laborales en Euskadi"

    🔗 https://t.co/qb4SypcAu6 https://t.co/ps1h6YBfsI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Mikel Torres Lorenzo
    Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua (XIII legealdia)