
Euskal Partzuergoak Pegaso sozietatearekin sinatu du gaur Talgoren akzioen % 29,7 erosteko salerosketa-kontratua
Jauregi Sailburuak adierazi duenez, "oso mugarri garrantzitsua da operazioa aurten arrakastaz itxi ahal izateko bidea argitzen duena".
Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak, Eusko Jaurlaritzak (Finkatuz) eta BBK eta Vital banku-fundazioek osatutako euskal partzuergoak Talgoren akzioen % 29,7633 erosteko salerosketa-kontratua sinatu du gaur Pegaso sozietatearekin eta beste akziodun minoritario batzuekin.
Salerosketa akordioa irmoa da, eta, beraz, joan den otsaileko aurre-akordioa berretsi da.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik oso positibotzat jo du hori, eta adierazi du "Talgoren salerosketa-akordioa oso mugarri garrantzitsua" dela, "aurten operazioa arrakastaz itxi ahal izateko bidea argitzen duena".
"Ezarritako egutegiarekin jarraitzen dugu – gaineratu du –, eta hurrengo urratsa Talgoko Akziodunen Ezohiko Batzar Orokorra deitzea izango da, laster deituko dena abenduaren erdialdean finantzaketa-egitura berria onar dadin. Une horretan itxiko da behin betiko operazioa, Gabonak baino lehen".

