Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua sortu da enpresari berriei konponbideak eskaintzeko

2012.eko maiatzak 21

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren bidez Euskadik azkenean bertako ekintzailetza sarea ezagutu ahal izango du (zein eragile dauden, nolako ekimen eta laguntzak proposatzen dituzten, kanpoko aholkulariak, e.a.) homologazio prozesu baten bidez.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Undak gaur aurkeztu du Bilbon duela hilabete batzuk Patxi Lopez lehendakariak hartutako konpromisoaren emaitza, orduan agindu baitzuen "eskura zeuden baliabideak koordinatu eta ordenatuko zituela eta ekintzaileek egin beharreko tramiteak sinpletuko zituela" .

Hasieratik SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak) kudeatu duen Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak hainbat tresna eskaintzen ditu negozio bat martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat eta "Euskadi Emprende" zigiluak bermatzen duen kalitate baldintzetan egin nahi dutenentzat. Marka hori babesgarri bat izango da eragile, instituzio eta erakunde publikoentzat eta, hain zuzen, horretarako sortu da eragileak atxikitzeko eta homologatzeko protokoloa.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren lehenengo lorpenak egia bihurtu dira, euskal ekintzaileek arreta pertsonalizatuko telefono bat dutelako orain (900 716 001), beren arazoentzako konponbideak arinago eta azkarrago bilatzeko. Eta badute baita ere www.euskadiemprende.net webgunea, gai horri buruzko erantzun guztiak bilduko dituena.

Eusko Jaurlaritzaren beste lorpen bat da Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko eragile homologatu izan nahi duten aholkularitzek gehienez ere 50 €/orduko tarifa eskainiko dutela bost urte baino gutxiago dituzten enpresa berriak aholkatzeagatik. Hala, prezio onargarriak eskainiko zaizkie enpresari berriei.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren helburuak

Laburbilduz, hauek dira Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren helburuak:

* 1. Euskadin ekintzailetzaren alde egiten den jarduera trafikoa ordenatzea.
* 2. Espazio komunak sortzea eragileak, inbertsiogileak eta ekintzaileak harremanetan jar daitezen, elkarreragin dezaten eta elkarlanean jardun dezaten. Espazio horiek fisikoak (Emprende Foroa eta beste eragile publiko nahiz pribatuek garatutako jarduerak, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak berak sustatutako Cooperar para Emprender programaren bidez babestuak) nahiz birtualak (sare sozialez gain, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren atarian argitaratzen den guztia partekatzeko eta komentatzeko prestatuta dago, harremanetarako espazio bizia delako) izango dira.
* 3. Ekintzailearen edo lantalde osoaren zalantzak eta kezkak eraginkortasunez bideratzea Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko profesionalengana, proiektu profilaren eta premien arabera. Horrek guztiak helburutzat dauka eragile guztiez osatutako sare sendo bat ehuntzea, gai izango dena enpresa gazteen premiei konponbideak emateko.

www.euskadiemprende.net atariko zerbitzuak

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren tresna garrantzitsuenetako bat bere webgunea da eta dagoeneko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

1. Euskadin, Espainian nahiz Europan ematen diren ekintzailetzarako laguntzak bildu eta mantentzea (300 laguntza daude eta atariaren atal nagusietan dauden beste finantzaketa tresna batzuk ere sartuko dira, esaterako enpresak sortzeko, barne-ekintzailetzarako edo sendotzeko).

2. Euskadin ekintzailetzaren alde egiten den jarduera guztia biltzea eta Estatuan zein Europan egiten diren ekimen garrantzitsuenen aukeraketa bat eskaintzea.

3. Euskadin ematen diren ikastaroei buruzko informazioa eskaintzea. Ekintzaileen gaitasunak eta trebetasunak garatzeko ikastaroak. Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak identifikatuko ditu zeintzuk diren gai horiek lantzeko eragile egokienak (Ganberen eta Patronalen hitzarmena).

4. Euskadin ekintzailetzaren inguruan sortzen diren albiste guztiak biltzea. Horrela, espazio bakar batean edukiko dugu proiektu berriei, programei eta euskal eragile edo erakundeek eginiko ekintza guztiei buruzko informazioa.

5. Albiste hezigarriak egitea eta astean behin enpresa bat sortzeko ezinbestekoak diren gaiak lantzea. Horrez gain, proiektuen hazkunderako garrantzitsuak diren gaiak ere landuko dira.

6. Iritzi, harreman eta lankidetza foroak sortzea sare sozialetan.

7. "Ekintzailekidetzarako" espazio egoki bat sortzea, non enpresa proiektu bat partekatu nahi duten pertsonak harremanetan jarriko baitira ekintzaile+ekintzaile=lana formula aplikatuz. Garrantzia ematea lankidetzari eta partekatzeari, beti hobea delako ideia eta proiektu partekatu bat edukitzea edo aldaketa partekatu bat gauzatzea.

8. Balioan jartzea Euskadiko proiektu ekintzaileak eta horri buruz hitz egitea, hasi berritzaileenetatik eta apalenetaraino. Horiez guztiez hitz egingo dugu, baina ez guk, protagonistak eurak izango direlako beren lanen berri emango digutenak, eurak direlako bizitza proiektu berri horri buruz ongien hitz egingo dutenak. Gogora ekarriko dugu gure sarearen garrantzia, hain zuzen ere enpresa txikiena.

 

11 iruzkin
  • @DonostiaGaztea
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Nace el Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios. http://t.co/D5wPatLK

  • @etrabalon
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @GESGUNE: Nace el Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/jNL9jhnk

  • @teamacademyeusk
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @maitemoreno19: Nace el Servicio Vasco de #Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/sooSGkmF #in

  • @noviasalcedo
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Nace el Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios. http://t.co/D5wPatLK

  • @orkestra
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @GESGUNE: Nace el Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/jNL9jhnk

  • @GESGUNE
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Nace el Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/jNL9jhnk

  • @lanbideejgv
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Nace el Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios. http://t.co/D5wPatLK

  • @amasgconsult
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @maitemoreno19: Nace el Servicio Vasco de #Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/sooSGkmF #in

  • @Alex_Val
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    @Patxilopez y Gob. Vasco no dejan de lado a los/as emprendedores/as: nuevo servicio vasco de emprendimiento vía @irekia http://t.co/3bhuF6zp

  • @alfrealday
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @osvalbuena: Nace Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/yvR3H9I4 #ModeloEuskadi

  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco: Nace Servicio Vasco de Emprendimiento para ofrecer soluciones a los nuevos empresarios http://t.co/mSZ43NcB #ModeloEuskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)