Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Gure herritar elkartasuneko eredua eta Ongizate Estatua mantenduko ditugu”

2012.eko maiatzak 21

HEMEN AURKI DITZAKEZU ENPLEGU ETA OSASUN SAILEK ASTIRIK EGON EZ ZELAKO EKITALDIAN ERANTZUN EZIN IZAN ZITUZTEN GALDEREN ERANTZUNAK

Patxi López lehendakariak Eusko Jaurlaritzak euskal ongizate-eredua eta zerbitzu publikoak defendatzearen eta herritarren eskubideak bermatzearen alde egiten duen apustua berretsi du. “Egungo krisi-egoeran, gehiago ari gara egiten gutxiagorekin”. Lehendakariak planteatzen duen Euskadi Ereduak Jaurlaritzak zerbitzu publikoak “prestazio bat ere itxi gabe” mantentzeko hartu duen konpromisoa barne hartzen du. Lehendakariak Euskadiko Ongizate Eredua eztabaidatu du gizarte- eta osasun-eragileekin Lehendakaritzan (Gasteizen).

Ekitaldian egindako galderen kopurua ikusirik eta asti falta dela eta ezinezkoa izan denez galdera guztiei erantzutea, datozen egunetan orrialde honetan argitaratuko dira sailen erantzunak.

Eusko Jaurlaritzaren buruaren ustez ezinbestekoa da “aurrezten saiatzea eta eraginkortasunak hobetzea, baina hori ezin da egin zerbitzuak eta eskubideak etengabe murriztuz”.

Horren harira esan du “gure eginkizuna zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzea dela. Gure herritar elkartasuneko eredua eta Ongizate Estatua mantenduko ditugu”.

Lehendakariak gaur arratsaldean Euskadiko ongizatearen eta berrikuntza sozio sanitarioaren inguruko ereduaren gaineko eztabaida zuzendu du, gaiarekin lotutako eragile eta kolektibo sozial eta sanitario askoren ordezkariek gonbidatu gisa parte hartu duten ekitaldian. Herritarrek ere eztabaidan esku hartzeko aukera izan dute, Irekiaren eta Twitter-en bitartez galderak bidali ahal izan baitizkiete lehendakariari, Osasun eta Kontsumo sailburuari eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.

Lehendakariak ekitaldian esan duenez, Euskadin “gizartean aldaketa ugari ari gara ikusten eta osasun-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak gero eta gehiago batzea, koordinatzea eta integratzea eskatzen dute”.

Kronikotasuna eta zahartzea erabili ditu Lópezek adibide gisa Eusko Jaurlaritzak “etxebizitza pertsonen arretarako zentro bihurtzeko eta beharrezko zerbitzuak etxera erabiltzeko” asmoa duela azaltzeko.

Azken finean, egungo eredu sozio-sanitarioa aldatu egin behar da, eta Eusko Jaurlaritza dagoeneko hori lortzeko lanean ari da gai horiekin lotutako eragile guztien partaidetzarekin.

4 iruzkin
  • Irekia
    2012.eko maiatzak 23

    Ante el volumen de preguntas realizadas durante el acto y la imposibilidad de responder a todas por falta de tiempo, se colgarán en esta misma página en los próximos días las respuestas de los departamentos implicados.
    _____________________________________
    Ekitaldian egindako galderen kopurua ikusirik eta asti falta dela eta ezinezkoa izan denez galdera guztiei erantzutea, datozen egunetan orrialde honetan argitaratuko dira sailen erantzunak.

  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari @patxilopez: "Vamos a mantener nuestro modelo de solidaridad ciudadana y de Estado de Bienestar" http://t.co/GLGBaDkY

  • 2012.eko maiatzak 22

    Quisiera saber como acceder a las respuestas que quedaron ayer pendientes.
    muchas gracias

  • @Anabeldorado
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: "Vamos a mantener nuestro modelo de solidaridad ciudadana y de Estado de Bienestar" http://t.co/Qai1NImz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)