
NPEren ordainketa-aurrerakina 23,1 milioira handitu da 2025ean
- Laguntza zuzenen aurrerakina aurtengo azaroaren 17an ordainduko da
- Linea bakoitzak %70eko intentsitatearekin ordainduko da, ustiategiei berehalako likidezia emanez
- Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (NBEF) baimen gehigarria beharrezkoa izan da aurrerakina aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak Euskadiri esleitutako zenbatekoa gainditzen duelako
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak NPEren 2025eko ordainketa-egutegia eta zuzeneko laguntzak gauzatzea aurkeztu du gaur goizean Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintza Kontseiluaren bileran. Eusko Jaurlaritzaren partaidetza eta elkarrizketa-organo honek nekazaritzako sindikatuetako, kooperatibetako, lehen sektoreko eta elikagaien industriako erakundeetako, foru-aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bildu ditu.
Aurten NPEren ordainketen aurrerakina 23,1 milioi euroraino handitzen dela eta urteroko beste ordainketekin alderatuta lehenago iritsiko dela azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak,. 2024ko 20 milioi euroko eta 2023ko 13 milioi euroko kopuruak gaindituz. Ordainketa azaroaren 17ra aurreratuko dela iragarri du ere. NPE 2025en egutegiak, gainera, lehen ordainketa osagarria aurreikusten du 2026ko otsailaren 1etik 15era doan tartean, eta azken likidazioa 2026ko ekainean.
23,1 milioiko zenbatekoa EAEko nekazaritza eta abeltzaintza-ustiategiek jasoko dituzten zuzeneko laguntza guztien %56 da. Ordainketa horrek nekazaritzapolitika bateratuaren laguntza-ildo nagusiak biltzen ditu, hala nola iraunkortasunerako errentarako oinarrizko laguntza, birbanaketarako laguntza osagarria, haragitarako eta esnetarako behi-aziendarentzako laguntzak, artzaintza estentsiboa eta nekazaritza, ingurumen eta klimaarloko hainbat neurri. Lerro horietako bakoitza %70eko intentsitatearekin ordainduko da, eta, horri esker, ustiategiek berehalako likidezia izango dute nekazaritza-ekitaldiko une erabakigarri batean.
"Eusko Jaurlaritzak sistemari egonkortasuna eta aurreikusgarritasuna eman nahi dio, sektoreak berak planteatutako eskaerei erantzuteko eta azkartasunez ordaintzeko konpromezuari, eta aurrerakina horren emaitza da, plangintza koordinatu baten bitartez eginda. Egutegi honek ibilbide-orri argia eskaintzen die administrazioei eta onuradunei, eta ustiategien plangintza ekonomiko eta produktibo hobea ahalbidetzen du" azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak.
Instituzioen arteko elkarlana
Sailak positibotzat jo du erakundeen arteko lankidetza, eta funtsezkotzat jo du ordainketak aurreratu ahal izateko, laguntzak euskal ustiategietara garaiz iritsiko direla bermatzeko.
Alde batetik, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak (NBEF) aurrerakina egiteko emandako baimen gehigarriak agerian uzten du Euskadik laguntzak kalkulatzerakoan erakutsitako lan teknikoa, kaudimena eta zorroztasuna. Era berean, foru-aldundien eta haien eskualde-bulegoen inplikazioa eta ahalegina funtsezkoak izan dira izapidetze eta egiaztatze-prozesurako.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du justuagoa, errazagoa eta euskal nekazaritzaren balio erantsia aitortuko duen NPE baten alde lan egiten jarraitzeko, eta Euskadiko produkzio-errealitatera egokitutako eredu bat defendatzen jarraituko duela.
-
-
2025-11-04
Comentario de X:
El anticipo de pagos de la PAC aumenta hasta los 23,1 millones en 2025 https://t.co/CUhCiij1GW -
2025-11-04
Comentario de X:
🚜 NPEren ordainketa-aurrerakina 23,1 milioi eurora handitu da 2025ean.Ordainketa hau Eusko Jaurlaritzak sistemari egonkortasuna emateko borondatearen eta plangintza koordinatu baten emaitza da sektoreak planteatutako eskaerei erantzuteko.
-
2025-11-04
Comentario de X:
🚜 El anticipo de pagos de la #PAC aumenta hasta los 23,1 millones en 2025.Es el resultado de una planificación coordinada y de la voluntad del Gobierno Vasco de dotar de mayor estabilidad al sistema de ayudas, respondiendo a las demandas del sector.


