Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak 1,1 milioi euro bideratuko ditu aurten adikzioak prebenitzeko eta jokabide osasungarriak sustatzeko proiektuak finantzatzera (Gobernu Kontseilua 2025-11-04)

2025-11-04

Gobernu Kontseiluari gaur jakinarazi zaio osasun publikoaren eta adikzioen arloan dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Osasuneko sailburuaren agindua, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak garatu eta jarduera-eremu horietan jokabide osasungarriak sustatzeko.

Euskadin adikzioak prebenitzeko jarraitzen den eredua komunitatean dauden baliabideak optimizatzea bilatzen duen eredu komunitario bat da, horrela esku-hartzearen azken hartzaileengana iritsi ahal izateko. Ildo horretan, nabarmentzekoa da irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeen jarduera, zeinei zuzenduta baitago agindu honetan aurreikusitako laguntza-lerroa, 1.118.500 euroko zuzkidurarekin. Horietatik, 236.000 euro ausazko jokoarekiko adikzioa eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuk prebenitzeko eta tratatzeko proiektuak diruz laguntzeko izango dira.

Zehazki, hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen ekimenak:

  • Osasunerako jokabide positiboak sustatzea.
  • Adikzioei lotutako kalteak murriztea.
  • Drogen abusua eta adikzio-jokabideak murriztea lortzea.
  • Legezko eta legez kanpoko drogak edo substantziarik gabeko adikzioa duten pertsonak ahalik eta gehien informatzea eta gaitzea.
  • Gizarte-sentsibilizazioa eta laguntza-sentsibilizazioa sustatzea, hala nola baliabideen koordinazioa, gizarte-eragileen parte-hartzearen plangintza, diseinua eta sustapena.

Horrekin, Alberto Martínezek zuzentzen duen Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bultzatutako laguntza-lerro honek hainbat helburu ditu:

  • Sektore eta erakundeen arteko ekintzak mantentzea eta sustatzea, pertsonen ongizatea, arrisku-faktorerik eza eta osasun-arloko ekitatea sustatzeko.
  • 2023-2027 aldirako Euskadiko Adikzioen VIII. Planaren helburuetan eta jarduera-ildoetan ondoen egokitutako programak eta proiektuak mantentzea.
  • Behar berriak erakustea eta, horiekin bat etorriz, erantzuna emango dieten proiektu berriak babestea.
  • Proiektuak eta programak hobetzen laguntzea, esku-hartze protokoloak diseinatzeko eta sistematizatzeko prozedurei jarraituz.

Era berean, agindua Euskadi 2030 Osasun Planarekin lotzen da, osasun-sistemaren plangintza eta programaziorako tresna gorenarekin, Euskadi osasungarriago baten funtsezko helburuarekin, eta, beraz, Euskadiko Osasun Itunaren ildotik. Itunaren ildo estrategikoetako bat da, hain zuzen ere, “Osasunaren sustapena eta ekintza komunitarioa: jokabide osasungarriak eta adikzioak. Osasun-arloko ekitaterik ezak murriztea, determinatzaile sozialak kontuan hartuta”.

Eskabideak aurkezteko epea agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak