
Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Astigarragan aldiriko tren-zerbitzuen etorkizuneko geltokia eraikitzeko enkargua eman dio Euskal Trenbide Sareari (Gobernu Kontseilua 2025-11-04)
Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Astigarragan aldiriko tren-zerbitzuen geltokia eraikitzeko enkargua Euskal Trenbide Sareari (ETS) emateko kudeaketa-aginduari. Aldez aurretik, Adif tren-azpiegituren estatuko administratzaileak eta aldirietako sarearen eta geltokien jabeak Eusko Jaurlaritzari obra egiteko eskatu zion, eta orain ente publiko horren esku dago, Eusko Jaurlaritzak haren bidez egiten baititu horrelako esku-hartzeak.
Proiektuak nasen eta trenbideen gainean kokatuko den eraikin bat barne hartzen du. Eraikinak 420 m²-ko ataria izango du, eta eskailera eta igogailu bidez lotuko da alboetan dituen 160 metro luzeko bi nasekin. Geltoki berrira 306 metro luze den oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide baten bidez iritsiko da. Pasabide horrek Donostia eta Astigarraga lotuko ditu —gaur egun trenbide-sareak eta Urumea ibaiak bereizten ditu.
Geltokiaren eta pasabidearen guztizko inbertsioa 15 milioi eurotik gorakoa izango da. Geltokia Estatuko tren-administratzaileak ordainduko du osorik, eta Eusko Jaurlaritzak 2,6 milioi euro jarriko ditu sarrera-pasabiderako —Adifek 1,2 milioi euro jarriko ditu sarbideetarako—.
Gobernu Kontseiluak agindua baimendu ondoren, obrak urtea amaitu baino lehen hasi ahal izango dira, hasi aurreko prozedura guztiak aurreratuta baitaude
-
2025-11-06
Espero que al ser una obra nueva hayan pensado en serigrafiar los grandes acristalamientos de la estación para que las aves del entorno no se estrellen contra ellos.
Ya ha pasado en el Basque Culinari Center de Donostia , en el barrio de Gros. No pusieron ningún tipo de protección visual, y ha habido aves que han muerto por no haberlo previsto desde el principio, a pesar de que estaban avisados antes de empezar las obras. POR FAVOR TENGAN EN CUENTA A LAS AVES. CADA AÑO MUEREN MILLONES DE ELLAS EN EL MUNDO POR ESTRELLARSE CONTRA LAS CRISTALERAS.


