Berriak Segurtasuna
qrcode

Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren eta Euskadiko udalen arteko polizia-elkarlanerako lankidetza-hitzarmena onartu du (Gobernu Kontseilua 2025-11-04)

2025-11-04
  • Hitzarmen honek Ertzaintzaren eta Kidego edo Zerbitzu hori duten Udaletako Udaltzaingoen arteko elkarlanerako eta lankidetzarako moduak eta prozedurak arautzen ditu, Euskadin dauden polizia-baliabideak optimizatzeko eta herritarren segurtasun publikoaren beharrei erantzun hobea emateko.

Gobernu Kontseiluak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko elkarlanerako

EAEko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko udalen artean sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua onartu du.

Horrela, baimena ematen da Segurtasun Sailaren eta hitzarmen-eredu horri atxikitzen zaizkion udalen arteko hitzarmenak sinatzeko.

Lankidetza-akordio hori Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko uztailaren 22ko 1. Legegintzako Dekretuaren esparruan kokatzen da.

Edukiari dagokionez, polizia-kidegoen jarduera-irizpideak jasotzen ditu, bai eta lankidetza-tresna ugari ere, besteak beste, batera jarduteko protokoloak edo planak, poliziaren presentziaren estandarrak, informazioa trukatzeko mekanismoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Datuak Lantzeko Zentroan parte hartzea, aginte- eta kontrol-zentroen arteko komunikazioa eta polizia judizialaren funtzioetan parte hartzeko arauak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak