Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Urdaibaiko Patronatuaren egoitzako klimatizazioak CO2 isurien %90a murriztu du, geotermiaren bidez

2012.eko maiatzak 20

Eusko Jaurlaritzak klimatizazio geotermikoko sistema bat instalatu du Udetxea Jauregian (Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzan). Horri esker, eraikinaren eraginkortasun energetikoa handitu da eta hidrokarburoen galdara zaharrak sortzen zituen CO­2 isurien %90a murriztu da.

Trukatze geotermikoko sistema berotzeko edota hozteko klimatizazio sistema da, eta zorupearen inerzia termikoaz baliatzen da etengabe 14º C-ko tenperatura mantentzeko. Horretarako, zorupean sartzen diren hodi batzuen bidez (bakoitza 115 metroraino sartu ahal da), bero-ponpa bat hornitzen da, eta horrela, zorupetik bestelako giro batera (beharren arabera) helarazi ahal da energia bero bilakatuta.

Horren funtzionamendua eta, berotzeko edota hozteko balio duen ohiko aire girotuaren instalazio batenak oso antzekoak dira. Zorupea urte osoan zehar tenperatura berean egoten da (udan airea baino freskoago; neguan, ordea, epelago), beraz, bero-ponparen errendimendua oso altua da, enegia-transferentzia egiteko lan gutxiago egin behar baitu.

Jarduera hori EVE-EEEren aholkularitzapean gauzatu da, eta aldaketa horrek eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeaz gain, jasangarritasunaren alorrean jardunbide egokien eredu izan nahi du; izan ere, atmosferara isuritako CO2ak eragiten duen klima-aldaketaren ondorioak gutxitu baititu eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzako hidrokarburoen galdara zaharrak sortzen zituen CO­2 isurien %90a murriztu baitu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan