Berriak
Eu

“Kogenerazioa, ordezko energia berritzailea egoitza sektorean” hitzaldia

2009.eko azaroak 20

Orubide, Visesa, Alokabide eta Bizigune-k, pasa den azaroaren 19an, "Kogenerazioa, ordezko energia berritzailea egoitza sektorean" izenburua zuen hitzaldia antolatu zuten Visesaren egoitzan, azaroaren 9tik 20ra antolatu zen Kalitate, Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Bikaintasunaren Astearen barruan.

Azaroan, urtero, Europako Erkidego osoan Kalitatearen Europar Astea ospatzen da, eta aurten, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen egun berberetan ospatu behar zen. Hortik hartu du goiburua: "Imagine. Create. Innovate". Horregatik, Euskadin bi gertaera horien entitate koordinatzaileek, EUSKALIT-ek eta Innobasque-ek, Aste bakarra antolatzea erabaki zuten.

Aste hori, Euskadin ospatzen den kalitate, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren komunikazio sozialaren gertaerarik handiena da. Urteroko hitzordua da, eta irudimena, sorkuntza eta bokazio zientifikoak sustatzea da bere helburua.

Aste hau, 2009an, zortzigarren aldiz antolatu da eta 200 ekitaldi baino gehiago programatu dira, pertsona guztientzako egokiak. Astean aipatu alorrekin zerikusia duten erakunde nagusiek, publiko nahiz pribatuek, parte hartu zuten.

Astearen helburu nagusia gizartearen eta I+B+b formularen arteko elkarrizketa hobetzea da, herritarrek zientzia, teknologia, berrikuntza, kalitatea eta bikaintasunaren garapenarekin zerikusia duten gaietan parte har dezaten sustatzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko