Berriak Lehendakaritza

Gobernu eta Ezagutza Irekiari buruzko Helsinkiko OKFestival: proposamenak jasotzeko bigarren deialdia

2012.eko maiatzak 17

 

Aurten, Open Goverment-en Data Camp eta Open Knowledge Conference ekimenak bateratu egingo dira, astebetez, Europako iparraldean, gisa horretako lehenengo ekitaldi globalean: Open Knowledge Festival, irailaren 17tik 22ra, Helsinki, Finlandia.

OKFestival ekimenaren  antolatzaileek proposamen originalak jasotzeko bigarren deialdia egin berri dute, planeta osoko aditu eta ekintzaileak bilduko dituen ekitaldi horretan sartzeko –azken eguna ekainaren 1a da-. Edizio honen goiburua da Open Knowledge in Action [Ezagutza irekia jardunean], eta beraren asmoa da aztertzea ezagutza irekitzen jarraitzeak izan ditzakeen onura guztiak, konpartitzearen kultura honen onurak jaso ditzaketen erakundeen ekosistema, eta gardentasunak gure gizarteetan izan dezakeen inpaktua”, azpimarratzen dute antolatzaileek.

“Zer lanbide, ideia eta ekimen berri sor daitezke gure gobernu, merkatu, sare eta auzoetatik, aldaketa horiei esker?”, gaineratzen dute. Ildo horretatik, proposamen eta formatu berritzaileak planteatzeko eskatzen diete interesatu guztiei, programazioan sartzeari begira –nahi dute ekitaldiaren bi heren parte-hartzaileen proposamenentzat izatea-. Irekiak parte hartuko du ekitaldian.

“Gure lehenengo deialdiari emandako erantzuna izugarria izan da, oso positiboa. Open Knowledge eta Open Data mundu osoan maite dutenek lidergoa hartu dute eta orain, hilabete bat geroago, programa apurtzaile bat dugu, ekintzan zentratua eta herritarren taldeekin batera planifikatua, horiek gonbidatutako programatzaile bezala aritzen baitira planeta osoan”, azaltzen dute antolatzaileek. “Bete ditzagun Helsinkiko kaleak ideia berritzaileez, gizarte zibilaren eta gobernuen arteko lankidetza berriez, eta gardentasuna eta irekitasuna leku pentsaezinetaraino eramaten dituzten proiektu berriez”.

 

Edizio honetako  Topic streams edo arlo tematikoak hauexek dira:

 

1. Open Democracy and Citizen Movements [Demokrazia Irekia eta Herritarren Mugimenduak]

2. Open Government Data [Gobernuak eta Open Data]

3. Open Cities [Hiri Irekiak]

4. Open Design, Hardware & Manufacturing [Diseinu Irekia, Hardwarea eta Manufaktura]

5. Open Cultural Heritage [Kultur Ondare Irekia]

6. Open Development [Garapen Irekia]

7. Open Research and Education [Ikerkuntza eta Hezkuntza Irekiak]

8. Open Geodata [Geodatu Irekiak]

9. Open Source Software [ Kode Irekiko Softwarea]

10. Data Journalism and Data Visualization [Datuen Kazetaritza eta Datuak Bistaratzea ]

11. Gender / Diversity in Openness [Generoa, Dibertsitatea eta Irekitasuna]

12. Open Business and Corporate Data [Enpresa Irekiak eta  Corporate Data]

13. Open Knowledge and Sustainability [Ezagutza Irekia eta Iraunkortasuna]

 

Kolaboratzeko edo ekitaldiren bat proposatzeko moduari buruzko informazio gehiago jasotzeko,  Open Knowledge Foundation erakundearen bloga kontsulta daiteke

 

3 iruzkin
  • @ximoberna
    2012.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @governobert 2a convocatoria xa recibir propuests xa el OKFestival d Helsinki sobr Gobierno y Conocimie. Abierto http://t.co/bGU9ZGqH #fb

  • @Conchimartin
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Rt @governobert: Segunda convocatoria ..OKFestival dHelsinki sobre Gobierno y Conocimiento Abierto http://t.co/9OINOQNT cc @JoseantonioJun

  • @governobert
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Segunda convocatoria para recibir propuestas para el OKFestival de Helsinki sobre Gobierno y Conocimiento Abierto http://t.co/QbfrM65t #fb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan