Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Barnetegi Teknologikoa “eliteko kirolarientzat” Interneten Mundu Egunean

2012.eko maiatzak 17

  

  • Aritz Laskurain, Peio Ruiz Cabestany eta Garikoitz Lerga kirolariak, besteak beste, bildu ditu SPRIk atzo eta gaur Barnetegian.
  • Ekintzaileak, emakumeak, 55 urtetik gorakoak, guraso eta seme-alabak izan dira protagonista Internet Eguneko Barnetegian.
  • Industriak 3.455 profesionalengana hurbildu ditu IKTak, antolatutako 237 Barnetegien bidez.

 

Interneten Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Barnetegi Teknologiko berezia antolatu du, SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez, sareak eskainitako aukerak EAEko eliteko 12 kirolarirengana hurbiltzeko. Aritz Laskurain, Elena Silvestre, Iker Fernández, Julio Usandizaga, Peio Ruiz Cabestany, Jaione Ayastuy eta Garikoitz Lerga kirolariek, besteak beste, 24 orduko topaketa digitalean hartuko dute parte, sareak kirolariei eskainitako aukerak ezagutzeko, hala nola honako hauek: jarraitzaileekin harremanak izatea, Interneteko irudia kontrolatzea, info interesgarriak kontsultatzea eta tresna horiek erabiltzaileei errazten dizkieten beste hainbat eta hainbat aukera.  Hitzordua atzo eta gaur gauzatzen ari da, Zeanurin.

Talde horrentzat antolatutako programak, besteak bete, honako gai hauek hartzen ditu barne: irudia informazio-gizartean (identitatea sarean, oinatz digitala, presentzia, joerak, zaindu zeure irudia), harremanak informazio-gizartean (komunikazioa 2.0 aroan, gizarte-sareak, elkarrizketa-bideak, onarpen kolaboratiboa, fan-klubak eta laguntza-taldeak, kudeatu zeure ospea), publizitatea sarean eta kirol-arloko zerbitzuak eta teknologia.

Internet eguneko Barnetegiaren aurreko edizioetan, teknologiak gizarteko hainbat sektoretara hurbildu izan dira, hain zuzen ere arrail digitalean dauden eta sareak eskainitako zerbitzuen ohiko erabiltzaile ez diren sektoreetara: 55 urtetik gorako pertsonak, emakumeak eta gurasoekin dauden umeak, kasurako. Aurreko edizioan, ekintzaileei eskaini zitzaien.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren bidez garatutako Barnetegi Teknologikoen Programa 2009an sortu zen, ETEak sentikor bihur daitezen  IKTak bereganatzeak dituen abantaila eta hobekuntzez. Barnetegien asmoa da 12 parte-hartzaileek IKTetan 24 orduko murgilketa egitea, ohiko bizimodutik isolatutako ingurune batean, denbora erabilgarria ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Gaur egun arte, Industria Sailak 237 Barnetegi antolatu ditu eta horietan 756 enpresatako eta erakundetako 2.455 lagunek parte hartu dute. Horrez gain, azpimarratu beharra dago parte-hartzaileen % 20k, hau da, 511 profesionalek, lotura digitalari eutsi diotela Barnetegiko partaideentzat sortutako foroarekin, Linkedinen bidez, informazioa partekatuz eta elkarri emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan