Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek Barne ministroari eskatu dio espetxe politikari buruzko plana “bultzatzen jarraitzeko”, “presioen” gainetik.

2012.eko maiatzak 20

Barne sailburu Rodolfo Aresek adierazi du gobernu zentralak euskal exekutiboaren babesa izango duela, "espetxe politika bat aurrera eramateko, non birgizarteratu nahi duten presoek horretarako aukera izango duten, beren zigorrak betez eta indarkeriatik aldendu eta eragindako samina aitortuta”. “Zuk eta zure gobernuak, guk bezalaxe, presio ugari izango ditugu alde guztietatik, beti gertatu izan den bezala, eta zer egin behar dugun esan nahi izango digute, baina, nire ustez, agertzera eman beharra dago gauza bat dela entzutea eta beste bat oso argi uztea gobernuak direla espetxeetako borroka, terrorismoaren aurkakoa, erabaki behar dituztenak”, adierazi du.

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrari gaur eman zaio amaiera, EITBk Bilbon duen egoitzan, eta bertan, Ares sailburuak adierazi du espetxeen gaian "ez dela izango ez indultu orokorrik, ez amnistiarik”. Hori dela eta, presoak zenbat eta ETAren tutoretzatik lehenago askatu, zenbat eta ETAk lehenago iragarri bere desagerpena, orduan eta lehenago ibiliko ahalko dute presoek birgizarteratzearen bidea”. Biltzarraren amaiera-ekitaldian, honakoak egon dira, besteak beste: Barne ministro Jorge Fernández Díaz, Bilboko lehen alkateorde Ibon Areso eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetako zuzendari Inés Ibáñez de Maeztu.

Aresek aitortu du ETA talde terrorista oraindik ere ez dela desagertu. Hori dela eta, gizarteari eskatzen dio jarrai dezala etengabe eskatzen ETA desegin dadila "inongo kontraprestaziorik gabe". Barne sailburuak “hain denbora luzez jarduera terroristak babestu eta justifikatu" dituztenak premiatu ditu eska dezaten ETAren behin betiko desegitea. “Garai berri batean gaude Euskadin. Ez ETAri, ez abertzale erradikalei ez diegu ezer zor. ETA eta Batasunaren mundua dira gizartearekin zor handia dutenak; eta eragindako samina aitortzeko adore eta ausardia eduki beharko lukete", azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)