qrcode

Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen % 57k sexu-jazarpenen bat edo/eta errepikatu den jazarpenen bat jasan du bikote barruan edo bikotetik kanpo

2025-10-29

Sarrera

Bigarren txosten honetan (aurrekoa, 2025eko uztailaren 18an argitaratutako "INDARKERIA MATXISTA BIKOTEAREN EREMUAN ETA BIKOTEAREN EREMUTIK KANPO" izan zen), edozein eremutan izandako emakumeen aurkako jazarpenari buruzko datuak aurkezten dira. Txostenean, hala dagokionean, jazarpenaren eremuaren, jazarpen motaren eta maiztasun desberdinen araberako datuak ematen dira. Inkesta honen aztergaia Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeak dira. Inkesta bera 4.500 emakumeko lagin adierazgarri bati egin zaio eta txosten honetan jazarpen mota hauek hartzen dira kontuan:

  • Sexu-jazarpena (bikotearen barruan eta kanpoan). Nahi ez diren eta sexu-konnotazioa duten jokabideak hartzen ditu barnean, emakumeak deseroso, umiliatuta edo kikilduta sentiarazten dituztenak.
  • Errepikatzen den jazarpena (bikotearen barruan eta kanpoan); hau da, emakumeak izutzeraino pertsona batek behin eta berriz irainen eta mehatxuen bitartez erakutsi duen jarrera.
  • Ziberjazarpena, ingurune digitalean behin eta berriz gertatzen den sexu-jazarpenaren zati gisa.
  • Lan-eremuko indarkeriak barnean hartzen ditu sexu-jazarpena eta behin eta berriz gertatzen dena, indarkeria fisikoa eta lan-eremuko sexu-indarkeria. Indarkeria hori biktimaren lan-eremuko gizonek erabiltzen dute, lantokitik kanpo edo lantoki barruan. Indarkeria honetan biktimak eta erasotzaileak lotura profesionala izan dute: nagusia, mendekoak, lankideak, bezeroak, erabiltzaileak...

I.- EMAKUMEEN AURKAKO SEXU-JAZARPENA EGUNGO BIKOTEAN ETA BIKOTE OHIETAN

Kalkuluen arabera Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen % 53,1ek noizbait sexu-jazarpena jasan dute bikote barruan edo bikotetik kanpo. Zifra hori emakumezkoen biztanleriarekin alderatuz gero, 495.397 emakumeri eragiten die.

Sexu-jazarpeneko ekintza ohikoenak begirada errepikakorrak edo lizunak (% 37,4) eta nahi ez den kontaktu fisikoa dira, hala nola beharrezkoa ez den hurbiltasuna, gorputzeko atalak ukitzea, musuak/besarkadak, etab. ( % 30). Sexu-keinuak edo exhibizionismoa ( % 22,7) edo sexu-txantxak zein gorputzari edo bizitza pribatuari buruzko iruzkin iraingarriak ( % 18,6) ere ohikoak dira neurri handi batean.

Gainera, emakumeen % 14,1ak adierazi du hitzordu bat izateko irainduta, umiliatuta edo kikilduta sentiarazi zuten iradokizun desegokiak jaso dituela, eta % 13,5ek sexu-jardueraren bat izateko iradokizun desegokiak jaso dituela.

Sexu-jazarpena gertatzen den eremuari, maiztasunari eta erasotzailearen eta biktimaren arteko harremanari dagokienez, datuek honako hau adierazten dute:

- Ohikoena da sexu-jazarpeneko gertakarietan erasotzailea ezezaguna izatea ( % 42,3).

- Erasotzaile ezagunen sexu-jazarpenaren prebalentzia % 17,9 da hurbiltasun-inguruneetan (ikastetxea, auzoak, lagun-taldea...).

- Euskadiko emakumeen % 8k adierazi du jazarpen mota hori jasan duela lan-eremuan.

- Bikote barruan, sexu-jazarpenaren prebalentzia % 3,1ekoa da.

- Euskadiko emakumeen % 2,4k adierazi du noizbait familiarteko baten sexu-jazarpena pairatu duela (bikotekideaz edo bikotekide ohiaz bestelakoa).

- Sexu-jazarpenaren biktima diren emakumeen % 33,9k mota horretako jazarpen-egoerak eremu batean baino gehiagotan jasan ditu (familia barruan, lanean, gertutasun-ingurunean, beste espazio batzuetan).

- Kasuen % 9,9an sexu-jazarpena errepikakorra izan zen, behin baino gehiagotan gertatu zen (jazarpen errepikakorreko kasuei dagokienez, % 25ek egunero edo astero jasan zuen, eta % 37k gutxienez hilean behin).

Emakume batzuek sexu-jazarpeneko egoerak agertzen dituzte haurtzaroan (15 urte bete aurretik), baina ez helduaroan; beste batzuek, berriz, helduak zirenean jasan dituzte; eta beste emakume batzuek, berriz, haurtzaroan nahiz helduaroan jasan dute jazarpen hori. Emakumeen % 21,5 inguruk 15 urte bete aurretik sexu-jazarpena jasan du, eta % 49,5ek 15 urte bete ondoren.

Helduaroan (15 urte bete ondoren) jasandako sexu-jazarpenari arreta eskaintzen bazaio, ikus daiteke Euskadiko 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen % 10 inguruk azken aldiz jasan duela sexu-jazarpena bikotearen barruan edo kanpoan, gaur egun oso gertu dagoen une batean, azken urtean. % 8,3 jazarpen horren biktima izan da duela urtebete baino gehiago eta bost urte baino gutxiago, eta gainerako % 30,3 urruneko iragan batean.

16 eta 29 urte bitarteko emakumeek dute sexu-jazarpenaren prebalentzia handiena bikotearen barruan edo kanpoan ( % 70,7), eta, ondoren, 30 eta 44 urte bitarteko emakumeek ( % 65,4). Emakume zaharrenek, 65 eta 85 urte bitartekoek dute jazarpen mota horren tasarik txikiena ( % 35,9).

Iruzkin bat
  • Argazkia malou
    2025-10-29

    Son de gran interés estas encuestas para tener constancia de la situación de violencia que siguen sufriendo las mujeres, quienes son la mayor parte de la población vasca. Les recuerdo, a la Consejera y a la Directora, que esta violencia la sufren las mujeres por razón de su sexo, por haber nacido hembras humanas y que no tiene nada que ver con que se "sientan mujeres". Ser mujer no es un sentimiento ni una autoidentificación de la que las mujeres, adolescentes y niñas puedan "salirse o escapar" para evitar ser agredidas o acosadas. (No tienen más que ver como tratan a todas las mujeres en Afganistán).
    Esta confusión que en otras ocasiones parecen mostrar ambas responsables acerca de la variable sexo, también se muestra en el documento de la encuesta realizada a las mujeres. Así, en sus apartados 2.25. ¿Qué sexo tiene? (la actual pareja) y el 2.55.¿Qué sexo tiene? (la última expareja) añaden a la elección de hombre o mujer, la posibilidad de poner "Otra respuesta" y ponen espacio para que la escriban. Que escriban allí ¿el qué? ¿Tenemos acaso los humanos, como mamíferos que somos, un excepcional tercer sexo? ¿Por qué la biología evolutiva no lo ha descubierto? quienes han elaborado la encuesta sí deben conocerlo. ¿La edad también es un dato que se puede inventar o cambiar si nos sentimos más jóvenes o para jubilarnos antes?
    Se resta rigurosidad y fiabilidad a los datos si se introducen conceptos acientíficos, no reales y sin valor estadístico (EUSTAT o INE).
    Por favor, respeten a las mujeres y reflejen de manera fidedigna su situación porque la igualdad entre mujeres y hombres y la emancipación de las mujeres así lo exigen.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak