
Eusko Jaurlaritzak “Empleo Egunak” Mugaz Gaindiko Informazio Jardunaldien aurkezpenean parte hartu du
Jardunaldi hauen hirugarren edizioa, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak antolatua, Hendaian ospatuko da azaroaren 17 eta 18an.
Mugaren bi aldeetako administrazio publikoekin lankidetzan, mugaz gaindiko langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa eman nahi du.
Leihatila bakarra herritarren zerbitzura
Bi egunez, euroeskualdeko espazioko biztanleek zuzenean hitz egin ahal izango dute administrazio nagusietako ordezkariekin: URSSAF, DGFIP, France Travail, LANBIDE, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, INSS, TGSS, CARSAT, CPAM, CAF, Gipuzkoako Aldundia, Nafarroako Foru Ogasuna.
Leku berean, interesdunek hitzorduak erreserbatu ahal izango dituzte ekitaldiaren aurretik, eta erantzun zehatzak eta koordinatuak jaso ahal izango dituzte funtsezko gaiei buruz: fiskalitatea, langabezia, erretiroa, gizarte-segurantza, osasun-estaldura, tituluen homologazioa edo mugaz gaindiko telelana.
Jardunaldi horien aurretik, edizio arrakastatsuak izan dira, hala nola 2024koa, 150 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta banakako 250 hitzordurekin.
Hitzordu honen balio erantsia administrazioen arteko lankidetza sustatzeko aukera da, arazo komunak identifikatzeko eta elkarrekin konponbide iraunkorrak lantzeko aukera ematen baitie.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsetakok (EGEF) INTERREG VI-A POCTEFA 2021-2027 programaren baitan finantzatutako LANEAN Europako proiektuaren esparruan kokatzen da ekitaldia. Helburua mugaz gaindiko enplegu-arro arin, inklusibo eta iraunkorra sendotzea da. 2.724.013,07 €-ko aurrekontua du guztira, eta horietatik 1.770 608,50 €Europar Batasunetik datoz.
Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako gobernuetako ordezkariek Euroeskualdearen egoitzan egindako aurkezpenean, Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak honako hau azaldu du: "LANEANekin hiru lurraldeetako enpleguaren esparruko eragile publiko nagusiak biltzen ditugu: France Travail, Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, baina baita Cap Emploi, Mission Locale Pays Basque, Bidasoa Activa eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere. Elkarrekin, elkar hartuta lan egiten dugu mugaz gaindiko lan-merkatuaren erronka handiei aurre egiteko ".
LANEAN proiektua hiru ardatzen inguruan egituratzen da:
- Mugaz gaindiko lan-merkatuaren diagnostiko partekatua.
- Erakunde-eragileen sare iraunkorra sortzea.
- Informazio- eta laguntza-zerbitzu komunak garatzea; horien artean, Enplegu Egunak jardunaldiak nabarmentzen dira.
LANEAN, Euroeskualdeak koordinatutako AFOMEF (Aire Fonctionnelle Ouest – Mendebaldeko Eremu Funtzionala) lurralde-estrategia integratuaren zutabeetako bat da.
2021-2027 aldian, INTERREG VI-A POCTEFA programak berrikuntza gisa aurkezten du EGEF funtsen lurraldekatze-maila handiagoa, 5. Helburu Politikoaren bidez, lurralde-estrategien helburuei erantzuten dieten lurralde-proiektuetarako finantzaketa-aukerekin, eta mugaz gaindiko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ekintzetan zehaztuko dira.
AFOMEF Mendebaldeko Eremu Funtzionalak lurraldearen proiektu egituratzaileak lehenesten ditu hiru gai-arlotan: Enplegua, Mugikortasuna eta Eleaniztasuna.
-
2025-10-29
Comentario de X:
🆕 El Gobierno Vasco participa en la presentación de las Jornadas de Información Transfronteriza – ‘Empleo Egunak’La tercera edición de estas jornadas, organizadas por la @Euroregion_naen se celebrará en Hendaya los próximos 17 y 18 de noviembre.
-
2025-10-29
Comentario de X:
🆕 Eusko Jaurlaritzak ‘Empleo Egunak’ - Mugaz Gaindiko Informazio Jardunaldien aurkezpenean parte hartu du.Jardunaldi hauen hirugarren edizioa, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak antolatua, Hendaian ospatuko da azaroaren 17 eta 18an.





