Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzan dagoeneko osasun-laguntza jasotzen ari diren Gazako adingabeak egoera kliniko egonkorrean daude

2025-10-28
  • Donostia Unibertsitate Ospitaleko Osakidetzako pediatria-taldeetako arduradunek gaur goizean azaldu dutenez, zentro horretan hartatu diren 2 adingabeak ospitaleratuta daude, dituzten zaurien ondorioz
  • Bizkaian artatutako beste 3 paziente, bat sortzetiko kardiopatiarekin Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean ingresatuta dago eta beste biak ez dira ospitaleratu behar izan eta gaur bertan Gurutzetako eta Basurtuko pediatriako taldeak baloratzen ari dira
  • 5 hilabete eta 9 urte bitarteko adingabeek traumatismoak, sortzetiko kardiopatiak, arazo gastrointestinalak eta gaixotasun hematologikoak dituzte, besteak beste. Datozen egunetan, proba gehiago egingo dira tratamendua zehazteko

Atzo, astelehena, Euskadira iritsi ondoren, Gazako 5 adingabeko taldea, senideekin batera, Osakidetzan laguntza medikoa jasotzen hasi da. Osakidetzako pediatriako taldeetako arduradunek, egindako lehen balorazioen ondoren, adierazi dute Gazatik datozen 5 pazienteak egoera kliniko egonkorrean daudela.

 Euskal Osasun Zerbitzuak adingabe horietako 2 Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean tratatzen ditu, beste 2 Donostia Unibertsitate Ospitalean eta adingabeetako 1, lehen aldiz, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. 5 hilabete eta 9 urte bitarteko adingabeek hainbat motatako patologiak dituzte: traumatismoak, sortzetiko kardiopatiak, arazo gastrointestinalak eta gaixotasun hematologikoak, besteak beste. Datozen egunetan, proba gehiago egingo dira tratamendua zehazteko.

Lesio traumatikoak

Cristina Calvo Donostialdea ESIko Pediatriako Kudeaketa Klinikoko unitateburuak eta Unai Hernandez Dorronsoro ESI horretako ospitalizazioko pediatrak azaldu dutenez, Donostian artatzen ari diren pazienteak atzo iritsi ziren ospitalera, “3 eta 9 urteko bi anai-arreba dira, eta Madrilera iritsi zirenean Donostiara lekualdatu zituzten anbulantzian, dituzten zauriengatik artatu eta ospitaleratzeko”. Era berean, jakinarazi du beste 3 paziente Bizkaian artatzen ari direla; horietako batek sortzetiko kardiopatia du eta Gurutzetan ingresatuta dago, eta beste biak ez dira ospitaleratu behar izan, eta gaur bertan Gurutzetako eta Basurtuko pediatriako taldeak baloratzen ari dira.

Osakidetzako pediatriako profesionalek Donostialdeko ESIn azaldu dutenez, Donostian artatutako pazienteek bonbardaketa baten bigarren mailako lesio traumatikoak dituzte, larrialdiko ebakuntza egin diete Gazan, eta lesioen eta horien ondorioen tratamenduarekin jarraitzeko bertaratzen dira. Hasiera batean, atzo pediatriako larrialdietan sartzeko proba osagarriak egin dira dituzten lesioak ondo aztertzeko, eta behar duten tratamenduarekin jarraitu da. Diziplina anitzeko balorazioa jaso dute, eta jarraipena eta tratamendua egiten jarraituko da pediatriako espezialitate ugaritan, haurren ortopediako eta errehabilitazioko taldean eta haur eta gazteen psikiatriako taldean.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak bi paziente hartu ditu, horietako bat kardiopatia bat duen haurtxo bat, egonkor dago eta behin betiko azterketa eta erabaki kirurgikoa berresteko zain dago. Bigarrena lau urteko neska bat da, azterketa eta jarraipen anbulatorioan egingo diote gibeleko arazoak baztertzeko eta proba osagarrien emaitzen zain dago.

EUSKADIREN SOLIDARITATEA: HARRERA ETA OSASUN-LAGUNTZA

Europako Batzordeko Larrialdiei Erantzuteko Koordinazio Zentroak eta OMEk babestutako Ebakuazio Medikoko (MEDEVAC) prozeduraren baitan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak hilabeteak daramatzate lankidetzan Gazako zerrendako haur palestinar horiek ebakuatzen laguntzeko.

5 adingabe horien etorrerarekin, 27 dira jada Euskadin artatutako gazatarrak. Laugarren ebakuazioa da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak parte hartzen dute, OMErekin eta Ministerioarekin batera. 2024ko uztailaren 25ean, gerraren ondorioz patologia larriak zituzten bederatzi adingabe eta ama bat artatu zituzten Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan; 2025eko apirilaren 4an, gaixotasun onkologikoak zituzten beste bost adingabe iritsi ziren, eta bik ospitaleetan tratamendua jaso zuten; eta uztailaren 31n, Osakidetzak beste 7 adingabe artatu zituen. Euskadiren solidaritatearen erakusgarri bat da, bai harrerarako bai osasun-laguntzarako, baita erakunde guztien lankidetzarena ere, pertsona horiei arreta ematea posible izan dadin.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-10-28

    Comentario de X:
    🔵 Osakidetzan dagoeneko osasun-laguntza jasotzen ari diren Gazako adingabeak egoera kliniko egonkorrean daude

    https://t.co/KPsqsU16Ss https://t.co/d4XFesh2ED

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-10-28

    Comentario de X:
    🔵 Los menores procedentes de Gaza que reciben ya asistencia sanitaria en Osakidetza se encuentran en situación clínica estable

    https://t.co/ZACGYMClb9 https://t.co/EUXXJkg65j

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak