qrcode

Amaia Barredok Gozoa kongresua inauguratu du Basque Culinary Centerren

2025-10-27
  •  Gozoa kongresuaren helburua Euskadiko gozogintzaren sektoreko ekosistema indartzea eta dinamizatzea da
  •  "Gozoa euskal nortasuna postreen bidez sustatzen duten artisau-balioek osatutako kongresua da", dio Amaia Barredok

Gozogileen, txokolategileen eta postre tradizionalen profesionalen lehen kongresua izan da gaur goizean Donostiako Basque Culinary Centerren. Topaketa honek Euskadiko gozoaren sektorearen inguruko ezagutzak, esperientziak, erronkak eta joerak partekatzeko balioko du.

Biltzarrean 220 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste, gozogileak, langileak, ostalaritza-eskolak, enpresak, elkarteak eta hedabide espezializatuak. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Jose Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta Imanol Zubelzu Mantala Basque Gastronomyko arduraduna.

"Gozoa ez da beste kongresu bat. Euskal nortasuna postreen bidez sustatzen duten artisau-balioek osatutako ekitaldia da. Munduaren aurrean berezko profil hori ematen diguten balio tradizionalak. Kongresu honek sektorea indartzeko balioko du eta Eusko Jaurlaritzak babestu egiten du" azpimarratu du Amaia Barredok.

Biltzarrean, hitzaldiak, mahai-inguruak eta erakustaldiak egin dira, eta, besteak beste, gai hauek jorratu dira: arrakasta kasuak gozoaren munduan, berrikuntza eta ekintzailetza, besteak beste.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-10-27

    Comentario de X:
    🧁 La consejera Amaia Barredo ha inaugurado #Gozoa, el primer congreso de pasteleros artesanos celebrado en Euskadi que ha reunido a 220 personas en torno a la reflexión sobre los retos del sector y la tradición que caracteriza la pastelería de calidad.

    🔗https://t.co/hbulHsc0Ky https://t.co/QFSHzvgaSp

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-10-27

    Comentario de X:
    🧁 Amaia Barredo sailburuak #Gozoa inauguratu du gaur. Gozogile artisauek Euskadin egin duten lehen biltzarrak 220 pertsona bildu ditu sektorearen erronkei eta kalitatezko gozogintzaren tradizioari buruzko hausnarketaren inguruan.

    🔗https://t.co/I9XFHB85iA https://t.co/m8Vnw6tGCR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak