qrcode

2000 pertsona inguru aurkeztu dira hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketa idatziaren bigarren deialdira

2025-10-25
  • BECen egindako azterketan 1998 funtzionariok, lan-kontratu finkoko langileek eta Euskal Administrazio Publikoetan aldi baterako kontratatutako langileek parte hartu dute

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren erakunde autonomoak, enplegatu publikoen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketak egin ditu.

Gaur, BECen, bigarren deialdiaren azterketa izan da. Bertan, 1998 funtzionarioek, lan-kontratu finkoko langileek eta EAEko edozein administrazio publikotan aldi baterako kontratatutako langileek parte hartu dute. Aztertutako mailak A2, B1, B2, C1 eta C2 izan dira. Jendetsuenak B2 eta C1 izan dira, 702 eta 650 pertsona aurkeztu dira, hurrenez hurren.

Apirilean egin zen azterketa horien lehen deialdia, eta 3.665 pertsonak hartu zuten parte.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-10-25

    Comentario de X:
    📝 Alrededor de 2.000 personas han participado hoy en la segunda convocatoria anual de acreditación de los perfiles lingüísticos organizado por el @IVAP_eus.

    https://t.co/AHYoMUzXv3 https://t.co/peuprMJyMG

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2025-10-25

    Comentario de X:
    📝 Hizkuntza-gaitasunak egiaztatzeko Eusko Jaurlaritzaren @IVAP_eus sustatutako urteko 2. deialdian 2000 pertsona inguruk parte hartu du gaur.

    https://t.co/Feg35uu1A7 https://t.co/nAiNjVvzdF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko