Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak "Familia Gainzorpetze" izeneko jardunaldia antolatu du

2012.eko maiatzak 21

 Lakuan izango da datorren asteazkenean

Jaurlaritzak, Etxebizitza Euskal Behatokiaren bitartez, "Familia Gainzorpetze" izeneko jardunaldia antolatu du, datorren maiatzaren 23an, Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren Ekitaldi Aretoan (Lakua Eraikina II).

Gaur egungo krisi ekonomikoan, familia gainzorpetzea herritarren gero eta sektore gehiagori eragiten dion auzia da. Jatorria familiek etxebizitza erosteko aurre egin behar dieten hipoteka mailegu altuetan dago. Garrantzi handiko arazoa bihurtu da, ez soilik herritarrentzat, baita herrialdeen ekonomikoa produktiborako ere.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan, arazo honetarako konponbideak bilatzen ari da. Horretarako, Etxebizitza Euskal Behatokiaren bitartez, "Familia Gainzorpetze" izeneko jardunaldia antolatu du, datorren maiatzaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitzaren Ekitaldi Aretoan (Lakua Eraikina II). Helburua da gai horren sentiberari buruz gogoeta egitea eta eztabaidatzea, eta herri erakundeek familien bitartekari gisa jarduteko aukerak aztertzea.

Jardunaldia udal gizarte zerbitzuei, gizarte erakundeei, herri administraziori eta herritarrei oro har zuzenduta dago, eta arlo akademikoko nahiz administrazioko hizlariak izango ditu, arazo hau arintzeko egon litezkeen gakoak eskainiko dituztenak. Zentzu horretan, bereziki nabarmentzen da Kataluniako kasua, non berriki martxan jarri diren ekimen interesgarri batzuk, bestea beste, Terrassako Hipoteka Bitartekotzarako Bulegoa eta Ofideute, Kataluniako Etxebizitza Agentziaren zerbitzua, etxebizitza bakarraren jabe diren familia hipotekadunei eta hipoteka bermea duten maileguen berme-emaileei zuzendua, hain zuzen, ez ordaintzeagatik etxebizitza nagusia galtzeko arriskuan daudenak. Helburua da finantza erakundeen aurrean ordainketak egiteko zailtasunak dituzten familien alde egitea, hipoteka maileguaren baldintzak birnegoziatu ondoren, ordainketa bideragarria izan dadin eta etxebizitzan bizitzen jarrai dezaten.

Iruzkin bat
  • @ClinHab
    2012.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    La Dra Isabel Viola @UB #clinhab participó en “Sobreendeudamientofamiliar” Gobierno Vasco hablando #mediacioresidencial http://t.co/cI9ETdF1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko