Elkarlan Sariak
Berriak Herrizaingoa
qrcode

Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren laugarren jardunaldia

2012-05-17

Gaurko bi mahai-inguruak "Kultura eta elkarbizitza" eta "Gazteak eta elkarbizitza" gaiei buruzkoak izan dira

Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren laugarren jardunaldia izan da gaurkoa. Lehenengo panela goizeko 10:00etatik 12:00etara egin da eta jarraian bigarrena egin da, beste bi ordukoa. EiTBk Bilbon duen egoitzako Multibox aretoan antolatu du Eusko Jaurlaritzak biltzar hau.

Juan Carlos de Rojo kazetaria izan da lehenengo panelaren moderatzailea. Bertan, Luisa Echenique idazleak, Elías Querejeta Zine produktoreak eta Luis Haranburu Altuna idazleak parte hartu dute. Leire Iglesias, El Mundo-ko erredaktorea "Gazteak eta elkarbizitza"panelaren moderatzailea da. Hemen, Ugaitz Zabalak, Jesús García de Cosek, José Luis Zayasek eta Edorta Martínezek parte hartu dute.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @crisfdezm
    2012-05-17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren laugarren jardunaldia. http://t.co/VLFmTfDv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan