Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariaren ustez, ETAren adierazpena “propaganda” hutsa da eta taldeari desegiteko eskatu dio

2012-05-16

"ETAk sarritan plazaratzen ditu komunikatuak ahal badu protagonismo pixka bat lortzeko; beraz, argi dago inolako oihartzunik izan beharko ez lukeen talde terrorista baten propaganda-ekintzak baino ez direla”, esan du lehendakariak, ETAk Espainiako eta Frantziako Gobernuekin zuzenean hitz egiteko ordezkaritza bat izendatzeko erabakiaren berri eman duela eta.

Hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, lehendakariak esan du ez duela zentsurik “jarduera terroristak behin betiko bertan behera utzi dituela ziurtatzen duen talde terrorista batek exijentziak plazaratzen jarraitzea”, eta, horregatik, desegiteko eskatu dio, eta “edozein kasutan ere, presoen gainean duen kontrola baztertzeko” eskatu dio “presoek gizarteratzen hasi ahal izateko, eta horretarako ez da inolako ordezkaritzarik behar, ezta gobernuekin hitz egin beharrik ere. Negoziazio bat dela ematen du, berriro ere aipatzen baitute gatazka politikoa eta horren inguruko elkarrizketak eta negoziazioak hastea, eta hori ezin da horrela izan, eta ez da inola ere horrela izango”, erantsi du.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @socialistavasco
    2012-05-17

    Comentario de Twitter:
    El anuncio de ETA es propaganda http://t.co/RsdNfwID

  • Argazkia SN Robot
    @urien_abogado
    2012-05-17

    Comentario de Twitter:
    RT @socialistavasco: El anuncio de ETA es propaganda http://t.co/RsdNfwID

  • Argazkia SN Robot
    @PSEBizkaia
    2012-05-17

    Comentario de Twitter:
    RT @socialistavasco: El anuncio de ETA es propaganda http://t.co/RsdNfwID

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari