Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Merkataritzako aukera berriak egoera berri batean, non egungo bezeroak ezagutzea eta beraiekin konektatzea erronka den

2012.eko maiatzak 16

"Erronka berriak aukera berriak" lelopean, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek biltzarra antolatu dute datorren ekainaren 5erako, Euskal Merkataritzaren XIV. Elkarraldiaren barruan.

Biltzarrak helburu dauka merkataritzako enpresa-buruei transmititzea garai berriek ere, kontsumitzaileek estimatzen dituzten balio berriei lotuta, antzeman eta aprobetxatu beharreko aukera berriak ekar ditzaketela.

Euskal merkataritzak biltzarrean izango duen partaidetza handia izango da oso, bertan hainbat sektore izango direla ordezkatuta:  merkataritza-elkarteak eta -federazioak, garapen-agentziak, merkataritza-teknikariak eta abar. 

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren XIV. Elkarraldia antolatu dute maiatzaren 21etik ekainaren 15era, "Erronka berriak aukera berriak" lelopean, jakitun inguru sozioekonomiko berria eta kontsumitzaileek gaur egun estimatzen dituzten balioak gainditu beharreko erronka direla enpresarako aukera bilakatu behar ditugunak.

Ekainaren 5ean, Euskalduna Jauregian, Bilbon, biltzarra izango da, 400 lagunek parte hartuko dutela. Bertan hiru gai-sail jorratuko dira elkarren osagarriak baina hiru helburu ezberdinekin.  

Lehenengo gai-sailean inguruneko aldaketei egokitzeko gakoak azalduko dira, baina beti ere optimismo adimendunaren ikuspegitik, ilusioa eta pasioa jarriz eguneroko jardunean.       Horixe da gainditu beharreko lehen erronka.

Bigarrenez, gure garaiko Euskadiko bezero berriaren erradiografia egingo da, kontsumitzailearen balio eta lehentasun berriak jasoz, merkataritzak kontuan hartu behar dituenak, bai eta erosteko motibazioak eta jokabideak ere.      Ikusmer-ek erosketa-lehentasunei buruz egindako azterlan baten bidez lortu da erradiografia hau.

Jakina da kontsumitzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen dietela Interneti informazioa bilatzeko edo/eta produktuak eta zerbitzuak erosteko. Biltzarrean ere, on line-ko izen onari buruz mintzatuko da, nola ezagutu eta kontrolatu sarean nire enpresari buruz esaten dena, informazioa nola bilakatu ezaguera eta, hala badagokio, salmentak handitu.      Honela, ospea kontrolatzea kudeaketarako giltza-tresna da, bai eta, bezeroen sakelakoetara sartzea ere, sarbide-aukera ezberdinak fidelizazio-estrategia bilakatu daitezkeela.  

Eta azkenik, arratsaldeko saioan, nazioarte mailan eta Euskadin bezero berrien eskakizunetara egokitu diren negozioen kontzeptu berriak ezagutaraziko dira.  Arrakasta izan duten kasuetan murgiltzeko asmoa dago, ausardiaz aldaketak bere gain hartu eta emaitza onak jaso dituztenen esperientzatik ikasteko.  

Izen oneko hizlarien artean honako hauek izango dira: Luis Galindo, Javier Valencia, María Callis,  Aitor Vallejo, Lourdes Aedo edo Nikole Bayo.

Euskal Merkataritzaren XIV. Elkarraldia (maiatzak 21 - ekainak 15) prestakuntza espezializatuko 40 tailerrez osatuko da. Hiru lurralde historikoetan garatuko diren tailer hauetan enpresa-buruei aurrera egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko bide ematen dieten egokitzapen.joerak eta .tresnak ezagutaraziko dira. Gaiak hauexek izango dira: teknologia berriak, salmenta-teknika, visual marketing edo kudeaketa eta fidelizazioa.

Euskal Merkataritzaren XIV. Elkarraldia, bertaratze doanekoa, Ikusmer-en eta Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoen laguntzaz antolatu da.   

Cámaras de Comercio Vascas

Eusko Ganberak

 

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Arabako Ganbera       945 141 800

Bilboko Ganbera       94 470 65 00

Gipuzkoako Ganbera  943 000 300

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan