Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Hiruhileroko kontu ekonomikoak (HKE)

2012.eko maiatzak 16

EUSTATek gaur argitaratu dituen Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen emaitzen arabera, Euskadiko BPGd-k urterik urterako -%0.3ko jaitsiera izan du urtearen lehen hiruhilekoan.

Aurreko hiruhilekoari dagokionez, BPGd -%0,3 jaitsi zen, eta, horrela, beste atzeraldi batean sartu garela baieztatu daiteke.

Lurraldeka, BPGd-ren urterik urterako jaitsierarik handiena Bizkaiarena izan da: -%0,4. Gipuzkoan eta Araban, berriz, atzerakada -%0,3koa izan da. Hiruhilekotik hiruhilekorako tasari dagokionez, Gipuzkoan -%0,4 izan da, eta Araban eta Bizkaian, berriz, -%0,3.

Eskaintzaren aldetik, zerbitzuen sektoreak eta lehen sektoreak gora egin dute, eta positiboa izan da, era berean, produktuen gaineko zerga garbien urterik urterako bilakaera, azken hiruhilekoaren erritmoari eutsi baitiote. Zerbitzuen kasuan, hazkundea oso txikia izan da, %0,2, eta merkatuz besteko zerbitzuak suspertzen ari direla ikusten da. Aitzitik, industriaren eta eraikuntzaren sektoreek ekarri dute balio erantsiaren balio negatiboa.

Eraikuntzaren sektorean areagotu egin da uzkurtzea, eta jarduera %3,8 jaitsi da hiruhilekotik hiruhilekorako tasan, eta %5,9 urtetik urterakoan; aldiz, industriaren urtetik urterako tasa -%1,1 izan da, eta hiruhilekotik hiruhilekorako jokabide negatiboa apaldu egin da (-%0,2), aurreko seihilekoarekin alderatuta (-%1,6).

 

Eskariaren aldetik, aurreko hilabeteetan bezala, kanpo merkataritzaren sektoreak BPGd-ren hazkundeari egindako ekarpena positiboa izan da, nahiz eta esportazioen eta inportazioen mailetan jaitsierak izan diren. Zehazki, esportazioak, guztira, gutxitu egin dira, %2,3, eta inportazioak %3,5. Horrenbestez, kanpoko sektorearen saldoaren ekarpena positiboa da berriz ere, sei bat hamarrekotan, gutxi gorabehera.

Barne-eskariak negatiboan jarraitzen du (-%0,9), kontsumo publikoaren hazkunde txikiagatik eta inbertsioaren jaitsiera nabarmenagatik. Bai kontsumo pribatuak bai kontsumo publikoak urtetik urterako hazkunde-tasa positiboak izan dituzte, eratutako kapital gordinean ez bezala, horrek atzerakada handia izan baitu, urtetik urterako tasa -%4,2 izanik.


Enpleguaz, lanpostuen galera (-7.950), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, %0,8 izan da. Eraikuntzaren sektorean, lanpostuen galtzea -%3,3 izan da, industrian -%1,7 eta zerbitzuen sektorean -%0,1.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)