Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Eusko Jaurlaritzak 220.000 euroko diru-laguntza onartu du garapen jasangarrirako euskadiko ingurumen estrategiaren barruan ekimenak egiten dituzten erakundetarako (2012-05-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 15

Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko proiektuak egin ditzaten.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran 220.000 euroko dirulaguntza onartu du ingurumen boluntariotza proiektuak bultzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundentzat.

Horrela, Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, emandako aginduari bide ematen zaio. Laguntza horien helburua da irabazi asmorik gabeko erakundeei ematen zaien dirua erregulatzea eta horretara lotu ahal izango dira, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era arte, ingurumenaren alde egiteko boluntariotza, hezkuntza, informazio, parte-hartze, formazio eta sentsibilizazio ekimenak bultzatzen eta burutzen dituzten erakundeak eta garapen jasangarrirako Euskadiko ingurumen estrategiaren testuinguruarekin bat datozenak.

Onartu den 220.000 euroko diru-laguntza horrekin lurraldeko ingurumena edota bertako espezieak hobetzeko eragina izan dezaketen proiketuak lagunduko dira. Baita ere, ingurunearen informazioa bildu, zonalderen bati balioa eman, kudeaketa hobea egin edota bertako espezieren baten babeserako ezagutza ekarriko dutenak. Azkenik, hiritarrak inplikatu eta ingurumenaren alde lanean jarriko dituztenak edota ezagutzan, balorazioan, prebentzioan eta ingurumen arazoak ekiditzekotan sakontzen dutenak ere lagunduko dira diruz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan