qrcode

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.000 euro baino gehiago onartu ditu gizarte ekonomiako elkarte egiturak sendotzeko (Gobernu Kontseilua 2025-10-14)

2025-10-14
  • Deialdiaren helburua da Euskadiko kooperatibei, lan sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei eta enplegu zentro bereziei langile eta funtzionamendu gastuak ordaintzen laguntzea

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.800 euroko laguntzak onartu ditu 2025erako, Euskadiko gizarte ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte egiturak sendotzeko. Deialdi hori gutxienez bi urteko antzinatasuna duten kooperatibei, lan sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei, enplegu zentro bereziei eta langile autonomoen sektore arteko erakundeei dago zuzenduta.

Diruz lagundu daitezkeen jardueretan honako gastu hauek sartzen dira: langile gastuak, funtzionamendua, erakunde organoetako laguntza eta ordezkaritza, kanpo zerbitzuak (auditoriak edo txosten juridikoak) eta amortizazioak. Laguntzen gehieneko zenbatekoak aldatu egiten dira erakunde motaren arabera: 455.800 eurora iris daitezke lan elkartuko kooperatiben eta lan sozietateen kasuan, 100.000 eurora beste kooperatiba eta konfederazio batzuentzat, 150.000 eurora gizarte ekonomia solidarioko egiturentzat eta enplegu zentro berezientzat, eta 50.000 eurora autonomoen erakundeentzat.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira eskabideak, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki taulan argitaratuko da. Erakunde onuradunak eta emandako zenbatekoak banan-banan jakinaraziko dira.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-10-15

    Comentario de X:
    ✅ 755.000 €-tik gorako laguntzak onartu dira, euskal gizarte-ekonomia sendotzeko.

    💼 Kooperatibei, lan-sozietateei, enplegu zentro bereziei eta autonomoen erakundeei zuzenduta.

    🤝 Pertsonak erdigunean jartzen dituen eredua indartuz.

    🔗 https://t.co/grGJWOwASj https://t.co/p0mfj42gv1

  • Argazkia SN Robot
    @Ekonomia_ejgv
    2025-10-15

    Comentario de X:
    ✅ Aprobadas ayudas de +755.000€ para consolidar la economía social vasca.

    💼 Dirigidas a cooperativas, sociedades laborales, centros especiales de empleo y organizaciones de autónomos.

    🤝 Fortaleciendo un modelo que pone a las personas en el centro.

    🔗https://t.co/pJF7OLbMvI https://t.co/8oIF6wktzX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Mikel Torres Lorenzo
    Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua (XIII legealdia)