Azaroak 25 kanpaina
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Makroeskualde Atlantikoarekin daukan konpromisoa berretsi, eta behin betiko bultzada ematea eskatu du Euskadik

2025-10-14
  • Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak Ardatz Atlantikoaren Batzordearen laneko gosari batean parte hartu du, non ‘Makroeskualde Atlantikoaren Estrategiara iristeko Bide-orria’ aurkeztu baitute
  • Caballerok nabarmendu duenez, bertako ekonomiak indartu, lehiakortasuna sustatu eta berrindustrializazioan aurrera jarraitu behar da, horrela, Europaren burujabetasuna sendotzeko; zentzu horretan, elkarrekin lan egiten jarraitzeko eta erresilientzia kolektiboa indartzeko Makroeskualde Atlantikoa behar-beharrezkoa dela adierazi du

Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak gaur goizean hitza hartu du RENEW taldeak eta Euskadik gidatutako Ardatz Atlantikoaren Batzordeak elkarrekin antolatutako laneko gosarian; hain justu ere, ‘Makroeskualde Atlantikoaren Estrategiara iristeko Bide-orria’ aurkeztu dute bilera horretan. Hortaz, jardunaldi horretan, modu aktiboan hartu du parte Euskadik, egungo erronka globalak direla eta gune atlantikoan modu koordinatuan jardutea ezinbestekoa den testuinguruan. “Ziurgabetasun globala hain hedatuta dagoen honetan, bertako ekonomiak indartu behar ditugu, lehiakortasuna sustatu eta berrindustrializazioan aurrera egiten jarraitu, horiek baitira Europaren segurtasunaren eta burujabetasunaren zutabe nagusiak”, adierazi du Caballerok.

Batzar horren baitan lurralde atlantikoek partekatzen dituzten desafio handiak aztertu dituzte, besteak beste, lurralde batetik bestera garapen sozioekonomikoa desberdina izatea, loturetan oraindik gabeziak ikustea —hala garraioetan nola energian eta digitalizazioan—, itsasoko eta kostaldeko ekosistemekiko presioa handitzea eta demografiaren garapenak eragiten dituen kezkak, izan ere, biztanleria zahartzen ari da eta jaiotza-tasa oso apala da. Erronka handiak badira ere, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, gune atlantikoa estrategia aukera berrien iturri ere izan daiteke, garapen orekatuago, jasangarriago eta berritzaileago baten alde aurre egiten jarraitzeko. Zentzu horretan, Imanol Pradales Lehendakariak zehaztutakoarekin zeharo bat etorriz, Ander Caballerok, berriz ere, garbi utzi du Euskadik Makroeskualde Atlantikoa bultzatzearen aldeko apustu irmoa egiten duela, parean ditugun erronka globalen aurrean, Atlantikoko lurraldeen ahaleginak koordinatzeko, partekatzen ditugun gaitasunak hobeto baliatzeko eta erresilientzia kolektiboa indartzeko. Azken hilabeteetan, Euskadik eta gainerako lurralde atlantikoek  gogor lan egin dute ‘Makroeskualde Atlantikoaren Estrategiara iristeko Bide-orria’ definitzeko, zehazki, prozesu horretan eragile sozioekonomiko, merkataritza ganbera, unibertsitate eta batzorde ekonomiko eta sozial ugarik hartu dute parte. Bide-orri horren oinarrian gakoak diren bost lehentasun daude: ekonomia berritzailea eta jasangarria bultzatzea, horrela, sektore estrategikoak sustatzeko, besteak beste, osasuna, energia berriztagarriak, arrantza, turismoa eta teknologia digitalak, besteren artean, ‘Industria Garbiaren Haran Atlantikoa’ sortuz, efizientzia energetikoa eta ekonomia zirkularra bultzatzeko.

Era berean, aipatutako bide-orriak hainbat helburu ditu: lurraldeen arteko loturak hobetzea eta Atlantikoko portuak Europaren eta munduaren arteko lotura berde bilakatzea, horretarako itsas korridoreak garatuz eta hornidura gune garbiak sortuz; kostaldea egokitzeko baterako planak diseinatzea, betiere azpiegitura erresilienteak, alerta goiztiarreko sistemak eta kostaldearen kudeaketa jasangarria integratuz; lankidetza akademikoa eta ikasleen mugikortasuna sustatuko dituen Atlantikoko Unibertsitateen Foro bat sortuz erronka demografikoari eta talentuak ihes egiteari aurre egitea; eta gobernagarritasun hobea bermatzea, egitasmo estrategikoak ezartzerakoan lurraldeen eta estatu kideen arteko koordinazioa eraginkorra dela ziurtatzeko.

Era berean, proiektu adierazgarriak garatzerakoan Europako bertako baliabideak gehitzea ere lurralde atlantikoek hartutako konpromisoen artean dago. Zentzu horretan, hurrengo azaroan, Bilbok Policy Learning Platform de Interreg Europe delakoarekin batera antolatutako elkargune bat jasoko du, non Atlantikoko proiektu komunetarako lurraldeak batera finantzatzeko eredu zehatz bati helduko baitzaio. Caballerok nabarmendu duenez, bide-orri hau erabat bat dator Europar Batasunaren Gai Orokorren Kontseiluak (GOK), iragan den irailaren 16an hartutako ondorioekin; batzar horretan, besteak beste, lurraldeen arteko lankidetzarako tresna eraginkor gisa makroeskualdeetako estrategiek duten zeregina landu zuten. Horrekin bat etorriz, berriz ere, Atlantikoko estatuei aurrera jarraitzeko pausoak erabakitasunez eman behar direla gogorarazi die Caballerok, bai eta Makroeskualde Atlantikoa egia bihur dadin Europako Kontseiluari ahal bezain azkar dagokion agindua ematea eskatu behar zaiola ere.

Batzar honetan parte hartuta, Ardatz Atlantikoan duen presentzia eta gidaritza indartu ditu Euskadik, eta, horrela, are gehiago finkatzen du Europaren barruan lurraldeen arteko lankidetza integralago, jasangarriago eta lehiakorrago batekin duen konpromisoa.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia SN Robot
    @euskadiglobala
    2025-10-14

    Comentario de X:
    Euskadi reafirma su compromiso y reclama el impulso definitivo a la Macrorregión Atlántica

    https://t.co/6MqdrYphup

  • Argazkia SN Robot
    @euskadiglobala
    2025-10-14

    Comentario de X:
    Makroeskualde Atlantikoarekin daukan konpromisoa berretsi, eta behin betiko bultzada ematea eskatu du Euskadik

    https://t.co/pv6xVXkkm8

    #euskadiglobala

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak