Berriak
Eu

Gudarien zubia ordezkatzeko lanak hasi dira Basaurin, Bizkaian

2012.eko maiatzak 16

Uraren Euskal Agentziak Gudarien zubiaren ordezkatzearekin Ibaizabal ibaia bideratzeko proiektuaren lehenengo fasearen azken urratsak hasi ditu. Lan horrekin Bandaseko Euskotreneko zubitik Basauriko hirigunean dagoen Ariz zubiraino doan tarte horrek bere hustuketa ahalmena hobetuko du

Izan ere, tarte horrek larrialdi egoerak bizi izan ditu bere hidraulika eskasiarengatik eta behar baino urriagoa den hustuketa ahalmenarengatik. Nabarmena da ibaiaren tarte horren zati bat betea eta mehartua izan zela garaiko hirigintza beharrei erantzuteko, baina kontuan hartu gabe ur goraldi garaian ibaiak zuen jokaera naturala. Hots, ibaiak ur goraldi garaian betetzen dituen guneetan eraiki da; ondorioa: aldian-aldian zona horretan ematen diren uholdeak, Ibaizabal ibaia bideratzeko proiektu honekin murriztu nahi direnak

Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak bideratzeko lehen fase honen aurrekontua 14.609.770,01 izan da eta 5 hilabetetan bukatua egotea aurreikusten da.

Lan hau aurretik hainbat administrazio hidraulikoek egindako ikerketa eta proiektuetan oinarritu zen. Bildutako informazioa berritu egin zen; horrekin batera, alde batetik topografia eta geoteknia kanpainak egin ziren, eta, beste alde batetik, informazioa bildu zen ibaiertzetan kokaturiko enpresa eta udaletan. Guzti horrez gain, ibilguaren gaur egungo egoeraren ikerketa hidraulikoa egin zen, bere hustuketa ahalmena aztertu eta bertako ur laminetan bidean aurkitzen diren oztopoek duten eragina ikusteko.

Egoera ondo aztertu ondoren, bideratze proiektuaren helburuak zehaztu ziren. Horien artean, Gudarien kalean dagoen zubia ordezkatzea, gaur hasiko diren lanak, alegia. Laister somatu zen bere hustuketa ahalmen eskasa zela- zubiak ur gainean dauden materialak atxikitzeko duen aukerengatik- ibilgu barruan duen habeak horien ibilbidea oztopatzen zuelako.

Hori ekiditeko zubia ordezkatu egingo da, bao bakar bateko zubi berri batengatik, aurreatezatutako eta prefabrikatutako habeekin, 35 metroko luzerakoak. Ezker ertzeko estriboa zementu armatuzko estribo berri batengatik aldatuko da, mikropilotatua eta lurrean ainguratua. Eskuineko estriboa, aldiz, berrerabili ahal izango da, aingurak sendotu ondoren eta gainean zementu armatuzko habe berria jarriz.

Uraren Euskal Agentziak lehenengo fase hau bukatu ondoren, bigarren fasea hasiko du: Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak elkartzen diren puntutik Bengoetxe presa txikiraino. Lan hauen barnean aurkitzen da Firestone eta Urbi zubiak ordezkatzea, mota eta geometría hidrauliko hobeagoa duten berriago batzuengatik. Horrekin batera, presa txikiak aldatuko dira eta baita bere ur harguneak ere. Obra berri hauek epe laburrean lizitazio publikora irekiko dira. Haien aurrekontua 10.196.466,42€ izango da, eta 20 hilabetetako iraupena izango dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Urrizalki, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia