Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Murrizketek geldialdiak eta arazo handiagoak ekarriko dituzte”

2012.eko maiatzak 16

Patxi López lehendakariaren ustez, defizita “etengabeko murrizketen bidez eta hazteko politikentzako aukerarik utzi gabe” gutxitzeko neurriek “geldialdiak eta arazo handiagoak ekarriko dituzte, eta, zuzentzen ez badira, etorkizun ekonomikoa eta garapena oztopatuko dituzte”.

Lehendakaria ziur dago kontu publikoen gastuak eta aurrezkiak doitu behar direla; baina, era berean, beraren ustez ezinbestekoa da "benetako ekonomia babestea, gure enpresak eta gure ekoizpen-sarea, alegia”, Eusko Jaurlaritza Euskadi Ereduaren bitartez egiten ari den bezala, hau da, berreskurapen ekonomikora eta langabeziaren kontrako borrokara baliabideak bideratuz. “Adierazleek frogatzen digute gure estrategia zuzena dela”, ziurtatu du Lópezek.

Euskadi Eredua, hain zuzen ere, “Euskadin defizitaren sakralizazioaren eta Europa osoan nagusitu den murrizketa obsesioaren aurrean eskaintzen dugun alternatiba da”, lehendakariaren hitzetan. Eusko Jaurlaritzaren buruak Europar Batasunari berreskurapen ekonomikoan “paper aktiboagoa” izateko eskatu dio. Adibidez, eurobonuak jaulkiz eta azken instantziako mailegu-emaile bihurtuz, edo zailtasunak dituzten herrialdeen zorra erosiz, “merkatuak lasaitzeko eta espekulatzaileen kaltea gutxitzeko”.

Lehendakariak CEBEKen Batzar Orokorra zuzendu du, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertan izan dira Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua; Carlos Aguirre, Ekonomia eta Ogasun sailburua; eta Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, baita euskal erakundeen ordezkari ugari ere.

3 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari @patxilopez : "Los recortes abocan a una espiral de estancamiento y mayores problemas" http://t.co/dT3oXTDo #ModeloEuskadi

  • @Mssvampirez
    2012.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: "Los recortes abocan a una espiral de estancamiento y mayores problemas". http://t.co/ihtjUBCU

  • @alaincoloma
    2012.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakari: "Los recortes abocan a una espiral de estancamiento y mayores problemas". http://t.co/ihtjUBCU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)