Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industriak biltzar bat egingo du, Gasteizen, hiriko eta txikizkako merkataritza bultzatzeko (2012-05-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 15

Erabakia: Gasteizko Udalarekin, Merkataritza eta Industriako Arabako Ganbera Ofizialarekin, Merkataritza eta Zerbitzuen Arabako Federazioarekin eta Gasteiz On - Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeari buruzkoa. Helburua: "Urban Commerce" Nazioarteko IV. Kongresua egitea.

Hiriko merkataritzak, orain, beste giltzarri batzuk ditu, inguru ekonimikoa ere dagoeneko ez da lehengoa, eta, horregatik, erakundeek elkarrekin gogoeta egiteko eta lan egiteko konpromisoa hartu dute. Hortik dator Urban Commerce biltzarra.

Lankidetza-hitzarmena sinatu duten erakundeak: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Vitoria-Gasteizko Udala; Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala; Merkataritzako eta Zerbitzuetako Federazio Arabarra; Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartea-Gasteiz On.

Biltzarraren % 40 ordainduko da aurrekontuetatik, Merkataritza Egokitzeko 2015eko Planaren barruan.

2012ko maiatzaren 15eko Gobernu Kontseiluak hainbat erakunderen arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu du, biltzar bat antoltzeko. Biltzar hori gogoeta egiteko aitzakia izango da, ikusteko ea hiriko eta txikizkako merkataritza nola egokitu daitekeen, gaur egungo gizarte berrira, hau da, krisi ekonomikoan baikaude eta adinez geroz eta nagusiagoak baikara. Beste gauza batzuk ere aztertuko dira, esate baterako, aldaketa-prozesua nola egin eta merktaritza-eredua nola egokitu hiri berrira eta ohitura berrietara. Hiriko merkataritzak kontu horiek eta gehiago ere baditu aztertzeko, lehiakorra izango bada. Horiek dena dira URBAN CONGRESS biltzarraren oinarriak, Gasteizen egitekoa dena.

Hainbat erakundek lankidetza-hitzarmena sinatzearen ondorioz sortu da URBAN COMMERCE: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila; Gasteizko Udala; Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala; Merkataritzako eta Zerbitzuetako Federazio Arabarra eta Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartea-Gasteiz On.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak kongresu hau antolatzen parte hartu izanak badu zentzua, Merkataritza Egokitzeko 2015 Planak bultzatutako ekintzen barruan. Izan ere, plan horren helburuetako bat da herrietako merkataritza-jarduna hobetzea, eta tokian tokiko estrategiak garatzea salerosketa dinamizatzeko. Horretarako, parez pareko aliantza batzuk eta elkarlanerako plataformak eratuko dira, bai eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza ere, eskualdez eskualde. Horrez gain, ezinbestekoa izango da kudeaketako tresnak garatzea, premiak agindu ahala, herrietako leku batzuetan dendak eta erosleak ez desagertzeko, beste herri edo lekuren batera joanda, inongo premiarik gabe. Horrek udala eta eskualdea bera hobeto eta zentzuz hazteko balioko du.

Ildo horretatik, bada, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak foro hau antolatzeko egin beharko kostuaren % 40 jartzeko konpromisoa hartu du. Laguntza horrez gain, gainerako bazkideek ere jarriko dute berea (batzuek dirua eta besteek zerbitzuak edo instalazioak), Gasteziko Europa Jauregian egitekoa den URBAN COMMERCE IV. kongresu honetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan