qrcode

Kantauriko atunaren lehenengo Kaitai eta dastaketak euskal artisau-arrantzaren bikaintasuna nabarmendu du

2025-10-08
  • Ekitaldi historikoa izan da, eta nabarmendu ditu Kantauriko lehen Atun Gorria produktuaren bikaintasuna eta euskal artisau-arrantzaren lana, Itsasbalfegóren proiektu pilotuaren baitan.
  • Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak parte hartu du ekitaldian.

Kofradia-Itsas Etxeak Kantauri itsasoko atun gorriaren lehen Kaitaia eta dastaketa antolatu ditu. Ekitaldi aitzindari honek Euskadiko arrantza-, zientzia- eta gastronomia-sektoreetako ehun bat lagun bildu ditu. “Kantauriko atun gorriaren bikaintasuna” lelopean, produktuaren kalitateari eta euskal arrantza-sektoreak jasangarritasunarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoari balioa emateko balio izan du jardunaldiak.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak parte hartu du bertan, eta azpimarratu du ekimenaren helburua dela “atunaren arrantza jasangarrirantz aurrera egitea, ezinbesteko urratsa baita produktuaren kalitate gorena bermatzeko”.

“Jasangarritasuna eta kalitatea betidanik izan dira euskal gastronomiaren berezigarri”, adierazi du sailburuak, eta, era berean, esan du garrantzitsua dela arrantza-kuotak zorrotz kontrolatzea, ingurunea errespetatzen duten jarduerak sustatzea eta ingurumenaren gaineko eragina minimizatzea.

Gaineratu duenez, “proiektu honen bidez Euskadiren lehen sektorearen eraldaketa bultzatzen da, haren aurrerapenak Euskadiko ekonomia globalean eragin positiboa eta eraldatzailea izan dezan”.

Itsasbalfegó ekimenak —Eusko Jaurlaritzak sustatuta, AZTI, Balfegó eta Euskadiko arrantza-sektorearekin lankidetzan— arrantza-kudeaketa eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzen du, balio-katea sendotuta eta itsas tradizioa berrikuntza teknologikoarekin uztartuta.

Joan den astean, Getariako kostaldearen pareko igerileku flotatzaileetan sakrifizio-lanak nola egiten diren bertatik bertara ikusi ahal izan zen, eta gaurko ekitaldiak ronkeo-prozesua ikusteko aukera eman du. Produktuarekiko errespetuaren eta sektoreko jakintza tradizionalaren ikurra da praktika hori.

Sailburuaz gain, arrantza-arloko hainbat ordezkari izan dira ekitaldian, besteak beste, Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantzaleen Federazioko presidentea, Miren Garmendia OPEGIko zuzendaria eta Aurelio Bilbao OPESCAYAko zuzendaria. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleen kofradietako ordezkariak ere bertan izan dira. Roberto Pozo, AZTIko zuzendaria, Pere Vicent Co, Balfegóko presidentea, eta euskal gastronomiaren enbaxadore ospetsuak, hala nola Martin Berasategi sukaldaria, Bisubi Fundazioko kideak eta izen handiko beste sukaldari batzuk ere izan dira.

 

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-10-08

    Comentario de X:
    🐟 Kofradia-Itsas Etxea acoge el primer Kai Tai, con degustación de atún rojo del Cantábrico. Un evento pionero que apuesta por la sostenibilidad y la excelencia del sector pesquero vasco.
    #ItsasBalfegó

    🔗 https://t.co/GrANT7KFdK https://t.co/M13Nhrqb4n

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-10-08

    Comentario de X:
    🐟 Kofradia-Itsas Etxea acoge el primer Kai Tai, con degustación de atún rojo del Cantábrico. Un evento pionero que apuesta por la sostenibilidad y la excelencia del sector pesquero vasco. #ItsasBalfegó 🔗https://t.co/GrANT7KFdK https://t.co/9oSVQvmgU9

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-10-08

    Comentario de X:
    🐟 Kofradia-Itsas Etxeak hartu du lehen Kai Tai eta Kantauriko hegalaburraren dastatzea. Ekitaldi aitzindaria, euskal arrantza-sektorearen kalitatea, berrikuntza eta iraunkortasuna azpimarratzeko. #Itsasbalfegó
    🔗https://t.co/BDrFP7TCJC https://t.co/EpR69z3AsH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak