Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deialdia egiteko agindua (2012-05-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 15

Agindua, osasun-arloko profesionalak prestatzeko beka eta laguntzetarako deia egiten duena.

Osasun eta Kontsumo Sailak osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deialdia egin du. Deialdia 172.610 € eurokoa da, eta ezinbesteko baldintza izango da goi-mailako edo erdi-mailako unibertsitate-tituluaren jabe izatea eta, gutxienez, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.

Lehiaketak bi modalitate ditu:

- Atzerriko zentroetan ikastaroak eta egonaldiak egiteko bekak eta laguntzak.
- Ikertzaileen prestakuntza osatzeko eta, hala badagokio, haien jatorrizko zentroetako ikerketa jarduerak bultzatzeko egonaldiak.

Deialdi hau Osasun eta Kontsumo Sailaren politikaren ondorio da, haren helburuen artean baitu osasun-zerbitzuen kalitatea osasun-arloko profesionalen prestakuntzaren bitartez hobetzea. Orobat ikerketa eta berrikuntza Euskadiko osasun-sistemaren garapenean funtsezko osagaitzat hartzen ditu politika horrek.

Bi helburuok epe luzerako estrategia baten barruan kokatzen dira, bai osasun-arloko langileak euren lan-praktikan gaitzeko, bai langileon ikerketako eta berrikuntzako prestakuntza bultzatzeko ere, gerora Euskadiko osasun-sistemaren ikerketa-komunitatean partaide izan daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan