Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Akordio-proposamena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoak izan ditzakeen lanbide-taldeen araberako egiturazko lanpostuen gehienezko mugak aldatu egiten dira (2012-05-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 15

Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoak egiturazko lanpostuetan lanbide-talde bakoitzeko eduki dezakeen pertsonalaren gehienezko kopurua aldatzen dena.

Gobernu Kontseiluak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoak izan ditzakeen lanbide-taldeen araberako gehienezko lanpostu-kopurua eguneratzea ontsi du. Hala, bederatzi zuzendari-postu gutxiago izango ditu, zerbitzu-erakundeetan egindako berregituraketari esker.

Horrenbestez, Osakidetza 25.825 langile izatetik 25.816 langile izatera pasako da, berregituraketa horri esker.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legeak xedatzen du Osakidetzako langile-plantillak Gobernu Kontseiluak onetsitako lanbide-taldeen araberako gehienezko lanpostuak izango dituela. Gobernu Kontseiluak 2011ko irailean onetsi zuen, azken aldiz, lanpostuen muga ezartzeko Akordioa, eta orain eguneratu egin da.

Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluak lanpostuak amortizatzeko eta sortzeko espedientea onetsi du urte honetako otsailean, giza baliabideak egokitzeko, eta horren ondorio izan da Akordio hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan