Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Merkataritza-sektorerako bultzada berria, 1,2 milioi euroko dirulaguntzekin (2012-05-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 15

Ebazpena, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendeaurrean jartzen baita Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2012ko ekitaldiko laguntzak emateko deidaldia.

Jaurlaritzaren gaurko Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoei laguntzeko 1,2 milioi euro baino gehiago onartu ditu. Dirulaguntzok, bulego horien langileen gastuak finantzatzekoak dira.

Laguntza horien bitartez, Eusko Jaurlaritzak merkataritza-jarduera sustatzen jarraitu nahi du. Aldi berean, Euskadiko enplegua bultzatzen du zuzenean nahiz zeharka, Euskadirako enplegua eta aberastasuna sortzen dituen merkataritzari egunez egun laguntzen dioten merkatarien aholkulariek lanean jarrai dezaten laguntzen duten neurrian.

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoen sarea, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-enpresei laguntza emateko aktibo garrantzitsuenetako bat da. Bulego guztiok merkataritzako elkarteei eta enpresei lotutako ekintzak eraginkortasunez burutzeko beharrezkoak diren aholkularitza eman eta trebeziak erakusten dituzte. Bulegoen eginkizunak, besteak beste, honako hauek dira: aholkularitza espezializatua eskaintzea, berrikuntza, kalitatea eta teknologia berriei lotutako prozesuak bultzatzea, eta udal mailan edo banaketa-katean lankidetza-estrategiak sustatzea.

Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen, programa eta ekintza jarri ditu abian Euskadin kalitatezko merkataritza bideratzeko eta horren jarduerari eusteko ekonomiaren egoera gorabehera. Horien artean nabarmentzekoa da Merkataritza Ekipamenduak Modernizatzeko Programa. Honi esker, Euskadiko establezimenduek euren instalazioak eraberritzea dute obra zibila nahiz errotuluen edo informatika-ekipoen aldaketa diruz lagungarriak direla. Honekin batera, garrantzi handikoa izan da "Q" kalitate-markaren bitartez merkataritza bikainaren ezarpena bultzatzen duen programa. Horri esker Euskadiko 2.000 saltoki kalitate-prozesuetan murgildurik daude. Bestetik ere, badira garrantzizko beste programa batzuk, esaterako, enpresa-transmisioa eta ekintzailetza programak, saltokiak ixtea eragoztea eta ekintzaile berriek negozioan jarraitu ahal izatea helburu dutenak.

Dinamizazio Bulegoetako eragileek ere esku hartzen dute programa horien guztien tramitazioan eta merkatariei laguntzen diete zein laguntza edo programetara jo dezaketen edo nola egin behar duten.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak jarduera igotzen jarraitzeko beharrezkoak diren baliabideak Euskadiko saltokien eskura jartzeko bidetik jarraituko du, 2010-2013 aldiko Lehiakortasun Planean eta 2015erako Merkataritzaren Egokitze Planean ezarrita dagoenaren arabera; izan ere, plan horien bidez Euskadirentzat merkataritza lehiakorra eta kalitatezkoa sustatu nahi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan