Berriak Herrizaingoa
Eu

Bukatu da Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren bigarren jardunaldia

2012.eko maiatzak 15

Gaur ‘Komunikabideak, memoria eta bizikidetza’ eta ‘Diktaduratik demokraziara’ gaiak jorratu dira

Atzo Patxi López lehendakariak hasiera eman zion Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra-ri, eta gaur goizean EiTBren egoitzako Multibox aretoan jarraitu du, Bilbon. Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Urtearen barruan egin den biltzar hau Eusko Jaurlaritzak sustatu du, beste alderdi politiko batzuekin, gizarte-eragileekin eta euskal gizartearekin batera “terrorismoaren amaiera atzeraezina izateko eta Euskadin memoria eta bizikidetza finkatzeko eginkizunei ekiteko”

Goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara 3. panela —Komunikabideak, memoria eta bizikidetza— egin da eta Emilio Alfaro Lehendakaritzaren Komunikazio idazkaria izan du moderatzaile. Bertan, hainbat kazetarik esku hartu dute, hala nola, Alberto Suriok, Juan Carlos Martínezek, Josean Izarrak, Bingen Zubiriak eta Juan Mari Gastacak, hau da, EiTBren, El Correoren, El Mundoren, DEIAren eta El Paísen zuzendariek, hurrenez hurren.

Gero, eguneko bigarren panela egin da. Horrek ere bi ordu iraun du eta ‘Diktaduratik demokraziara’ izenburua izan du. Lourdes Pérez, Diario Vascoren Erredakzio burua, moderatzailea izan da. Bertan esku hartu dute Emilio Guevarak, Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutuaren txostengileak eta Teo Uriartek, Euskadiko Fundación para la libertadeko kideak.

Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrak maiatzaren 20ra arte (igandea) iraungo du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan