Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Amaia Barredo: “kontsumo-ohituren aldaketan badira oraindik eskatzen diren balioak, hala nola kalitatea, jasangarritasuna eta zero kilometroko produktuak”

2025-09-29
  • Gastroutopia jardunaldien irekiera, Bilboko Goi-mailako Ostalaritza Eskolan, Artxandan, Bisubik antolatuta

Bilbo 2025 09 29

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak gaur goizean esan duenez, “gaur egun kontsumitzaileen ohituren aldaketan badira oraindik eskatzen diren balioak, hala nola kalitatea, jasangarritasuna eta zero kilometroko produktuak, besteak beste”.

Barredok Gastroutopia jardunaldien irekieran parte hartu du, Bilboko Goi-mailako Ostalaritza Eskolan, Artxandan, gastronomiaren, ostalaritzaren, Haziren eta Aztiren ordezkariekin eta landa-eremukoekin batera, baita Deustuko Unibertsitateko ikertzaileekin, Turismo Fakultatekoekin eta aholkulariekin ere. Jardunaldietan zehar, Deusto Business Schoolek bertaratutakoen iritzietan oinarritutako azterlan bat egingo du, “GastroUtopia”ren kontzeptuzko oinarriak finkatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin bat datoz jardunaldiak, lehen sektoreko erakunde eta eragileen arteko lankidetzaren baitan. Ibilbide-orria partekatzen dugu, eta hemen, Eskola honetan, badakizue zeintzuk diren joera berriak eta zeintzuk izan daitezkeen euskal gastronomiaren berrikuntzan jarraitzeko biderik onenak, gure iragana ahaztu gabe” adierazi du Barredok.

Bisubi Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioak antolatu ditu jardunaldiak. “Gastronomia Euskadiren nortasunaren parte da, horrela ezagutzen gaituzte munduan eta horrela izatea nahi dugu. Gure arbasoen ohiturei eutsi nahi diegu, eta argi dugu joera berriak ere gure egin behar ditugula. Bide horretan, gauzak ondo egiten ari garela uste dut” esan du Amaia Barredok.

Jardunaldien irekieran parte hartu dute Diego Valdivielso zuzendari operatiboak, Joseba Lozano Bilboko Goi-mailako Ostalaritza Eskolako zuzendariak, Lara Martín BISUBIko (Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioko) presidenteak, Eva Armesto Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio eta Enpresen zuzendariorde nagusiak eta Asier Alustiza Gizarte Ekintzako zuzendariak.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-09-29

    Comentario de X:
    👩‍🍳 Amaia Barredo destaca durante la apertura de las jornadas #GastroUtopia, organizadas por @BisubiFundazioa, que la #calidad, la #sostenibilidad y los productos de #Km0 son valores que se siguen demandado a pesar del cambio de hábitos de consumo.

    🔗 https://t.co/DNUhOlhdjo https://t.co/3W8bL9ozGL

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-09-29

    Comentario de X:
    👩‍🍳 Amaia Barredo sailburuak, @BisubiFundazioa-k antolatutako #GastroUtopia jardunaldien irekieran, nabarmendu du kalitatea, jasangarritasuna eta Km0-ko produktuak direla oraindik kontsumo-ohituren aldaketan ere eskatzen diren balioak.

    🔗 https://t.co/zOLXepE4ey https://t.co/n1UoT498LL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ioseba Lozano, Lara Martín, Diego Valdivielso, Eva Armesto, Asier Alustiza