Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Jaurlaritzak 550 milioi euroko birfinkatze-hitzarmenak sinatu ditu, 1.000 milioi baino gehiagoko palanka-efektua egin ahal izateko

2012.eko maiatzak 14

Carlos Aguirre Ekonomiako sailburuak, Josu Sánchez Elkargiko presidenteak, Jesús Alberdi Elkargiko kontseilari delegatuak, José Ignacio Gárate Oinarriko presidenteak eta Elena Zárraga Oinarriko zuzendari nagusiak birfinkatze-hitzarmenak sinatu dituzte. Hitzarmen horietan, Eusko Jaurlaritzaren 550 milioi euroko berrabal-gaitasuna islatzen da eta, agortzekotan, 1.000 milioi euro baino gehiagoko palanka-efektua eragin liteke.

Hitzarmen horiek agiri bakar batean biltzen dituzte 2010. urtera arte bereizitako hiru hitzarmenen bidez garatzen zirenak (oinarrizkoa, osagarria eta zirkulatzailearena). 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean formalizatutako abal-eragiketa guztiei aplikatu ahal izango zaizkie hitzarmenak, betiere bertan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Hitzarmena, ohi bezala, atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko zaie elkarrekiko berme-baltzuek urtarrilaren 1etik aurrera emandako ia abal-eragiketa GUZTIEI. Horri dagokionez, aipatu beharra dago Elkargik eta Oinarrik, urteko lehenengo hiruhilekoan, 170 milioi euro inguruko abalak baimendu dituztela, eta horietatik herena teknikoak direla eta bi heren finantzarioak.

Abalak eskatzeko, aztertzeko eta emateko prozedura elkarrekiko berme-baltzu biek erabili ohi dutena izango da. Baltzu horiek erabateko autonomia dute enpresei kontraberme erreal edo pertsonalak eskatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko EBBekin egindako hitzarmen horiei esker, 982,4 milioi euroko finantzaketa-eragiketak formalizatu ahal izan dira 2009-2011 hirurtekoan, honela banakatuta: 335,8 milioi euro inbertsio-eragiketak finantzatzeko eta 646,6 milioi euro zirkulatzaile-eragiketak finantzatzeko.

DATU ZEHATZAK, URTEKA

2009

2010

2011

*

ELKARGI EBB

468,8

184,9

92,5

746,2

- Inbertsioa

109,7

81,9

81,8

273,4

- Zirkulatzailea

359,1

103,1

10,7

472,8

OINARRI EBB

140,3

55,6

40,4

236,2

- Inbertsioa

14,8

27,7

19,9

62,4

- Zirkulatzailea

125,5

27,9

20,5

173,8

EBB, GUZTIRA

- Inbertsioa, guztira

335,8

- Zirkulatzailea, guztira

646,6

Guztira

982,4

· milioika eurotan

ENPRESA-KOPURUA

2009

2010

2011

ELKARGI EBB

1.954,0

977,0

447,0

3.378,0

- Inbertsioa

389,0

333,0

375,0

1.097,0

- Zirkulatzailea

1.565,0

644,0

72,0

2.281,0

OINARRI EBB

469,0

296,0

248,0

1.013,0

- Inbertsioa

83,0

138,0

144,0

365,0

- Zirkulatzailea

386,0

158,0

104,0

648,0

GUZTIRA

2.423

1.273

695

4.391

EBB, GUZTIRA

- Inbertsioa, guztira

1.462,0

- Zirkulatzailea, guztira

2.929,0

Guztira

4.391,0

Hitzarmen horiekin lortu nahi dena da sozietate horiek abalak emateko gaitasuna mantentzea 2012. urterako, kontraberme publikoak emanez sozietate horiei. Horrela, nabarmen murriztuko da bazkideei emandako abaletatik eratorritako berandutzako edo kaudimen-gabeziako arriskua. Ondorioz, EAEko enpresa eta autonomoek beste tresna hori erabiltzen jarraitu ahal izango dute finantzaketa hain urria dagoen garai hauetan.

Iruzkin bat
  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco firma Convenios por importe d 550 millones € q posibilitaran apalancamiento por encima d 1.000 millones http://t.co/UsmKWKsy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)