Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek langabetuentzako arreta hobetzen du, Bilbon beste bi enplegu-bulego irekita

2012.eko maiatzak 14

 

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lokal bat inauguratu du Txurdinagan, eta beste bat, Miribillan; eremu horietan biltzen da Bizkaiko hiriburuko hiru enplegu-
    -eskatzaileetatik bat
  • Bulego-irekitze horiekin, Lanbidek orain sei bulego ditu Bilbon.
  • "Bulego-zabaltze honek zerbitzu hurbilagoa eskainiko dio enplegu-tasa handia biltzen den alde bati", azpimarratu du Gemma Zabaletak.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Gemma Zabaletak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren beste bi bulego ireki ditu gaur goizean, Bilbon; orain guztira sei bulego daude. Jendearen zuzeneko arretarako lokal berri horiek Txurdinaga eta Miribilla auzoetan daude, eremu horietan biltzen baita Bizkaiko hiriburuko hiru enplegu-
-eskatzaileetatik bat.

"Gaur beste pauso bat egiten ari gara Lanbideren bulegoen zabaltzean, aurreikusita zegoen bezala. Bulego-zabaltzeak zerbitzu hurbilagoa eskainiko dio enplegu-tasa handia biltzen den alde bati", gogorarazi du gaur goizean Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. "Badakigu Bizkaia beste bi lurraldeak baino bizitasun handiagoz zigortzen ari dela langabezia. Bilbon, batik bat, arreta eman behar zaien pertsonen dentsitate handiagoa dugu". Bizkaiko hiriburuak, langabezia erregistratuaren azkeneko datuen arabera, langabezia-egoeran dauden 30.000 lagunetik gora dauzka.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak "arreta pertsonalizatu indibidualizatuko Lanbideren ereduaren" garrantzia eta balioa azpimarratu ditu, "langabezian dagoen pertsona bakoitzarentzako enplegagarritasun-ibilbide bat eratzen baitu, bereziki luzaroan langabe daudenentzat". Puntu horretan, Euskal Enplegu Zerbitzuko administrazio-kontseiluko lehendakariak gogorarazi du "gaur albiste ona dela Bizkaiarentzat eta Bilborentzat, gure bulego-sarea zabaltzen dugulako, Miribillako eta Txurdinagako bi bulego hauen bidez".

Txurdinagako bulegoa Julian Gaiarre kaleko 8. zenbakian (atzealdea) dago kokaturik, eta 379 metro koadroko azalera dauka. Hamabost bat profesional dauzka, eta zerbitzuak eskainiko dizkie enplegu-eskatzaile eta enpresei. Lehenengoei, aholkularitza espezializatua, orientazioa, lan arloko bitartekotza, prestakuntza eta lan-merkatuari informazioa eskainiko zaizkie. Enpresei, berriz, lan arloko bitartekotza, enplegu-eskaintzen erregistroa eta kudeaketa, kontratazioari edo kontrataziorako diru-laguntzei buruzko aholkularitza edo lan-kontratuen erregistroa.

Plangintza eta Enpleguko sailburuordeak, Javier Ruizek, Lanbideko zuzendari nagusiak, Javier Ramosek, eta Lanbideko administrazio-kontseiluko hainbat kidek babestu dute Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua inauguratze-ekitaldian. "Lanbidek enplegu-eskatzaileari arreta emateko eratu duen eredu berriak espazio gehiago behar du, arreta hori arreta espezializatuagoa baita, eta tratua, hurbilagoa, beroagoa eta konfidentzialagoa", adierazi du Zabaletak.

"Tratu hurbilagoa"

Txurdinagako bulegoaren estaldura-eremua Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoei dagokie; gaur egun 6.235 enplegu-eskatzaile biltzen dituzte bi auzo horiek.  

Miribillako enplegu-bulegoa, berriz, Saralegi plazako 3, 4 eta 5. zenbakietan dago kokaturik, eta Miribilla, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta San Adrian auzunetako zuzeneko arreta-zerbitzua indartuko du. 160 metro koadroko azalera edukiko du, eta bulego horrek ere Lanbideko hamabost profesionaleko langile-taldea izango du. Bulego horren zerbitzu-karta Txurdinagakoaren berdin-berdina izango da.

"Zerbitzua hobetua izango da instalazioen kalitate handiagogatik, biztanleriak bi bulego horietara izango duen irisgarritasun hobeagatik eta enplegu-eskatzaileari emango zaion arretaren kalitategatik; arreta hori espezializatuagoa izango da eta tratuarekin, informazioarekin, komunikazioarekin eta enplegugarritasunarekin lotutako alderdiak jorratuko ditu, horiek baitira garrantzitsuenak, gure erabiltzaileek zuzenean antzematen baitituzte".

Hori dela eta, Zabaletak ohartarazi du "Lanbideren funtsezko ardatzetako bat orientazio pertsonalizatua dela, hau da, enplegu-eskatzailearekiko pertsonala eta zuzenekoa den orientazioa, hain zuzen ere".

"Lokal berri hauek Euskal Autonomia Erkidego osoan dagoen bulego-kopurua handitzeko planaren barruan kokatzen dira, bai eta aurretik dauden beste batzuen eraberritze-planaren barruan ere, betiere ahalik eta zerbitzu onena emateko asmoz", azaldu du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. Datozen hilabeteetan aurreikusita daude beste irekitze batzuk Santurtzin, Barakaldon, Portugaleten eta Gasteizen.

Bulego-irekitze horiek, bestalde, aste honetan zehar gauzatako dira, eta haiekin. Lanbidek seiraino igotzen du Bilboko enplegu-eskatzaile eta enpresei arreta emateko dituen lokalen kopurua, hiriburu hori baita, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidego osoan Lanbideren bulego-kopuru handiena biltzen duen udalerria.  

Euskal Enplegu Zerbitzuak Bizkaiko hiriburuan dituen beste bulegoak honako hauek dira: Mazarredo, Errekalde, San Inazio eta Santutxu.

 

Iruzkin bat
  • @LARRIALDIAKSL
    2012.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    Lanbide mejora su atencion a los desempleados con la apertura de dos nuevas oficinas de empleo en Bilbao http://t.co/4RrgPR13

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan