Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2012-05-17)

2012.eko maiatzak 18

Gai-zerrenda:

1. Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordearen irizpena, Gizarte Segurantzako erregimen orokorraren legeria aldatzeko Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\17\00\00\0002)
2. Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordearen irizpena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\01\00\0023)
3. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Euskal Talde Popularra, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Anitza-IU legebiltzar taldeek egindako legez besteko proposamena, nekazaritza-politika bateratuaren erreformaren gaineko lan-taldea sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0722)
4. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Miguel Unamunoren heriotzaren 75. urteurreneko oroitzapen-ekitaldiei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0144)
5. Mozioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, kirol-federazio nazionalei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0146)
6. Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, "smart cities" edo hiri adimendunen garapenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0671)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, amatasuna babesteko lege bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0673)
8. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan mantentzen dituen zerbitzuetan euskara askatasunean aukeratzea egon dadin hartu beharreko neurriak abian jar ditzan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0662)
9. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatzea eta behin betiko ebazpena hartzea: Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearrari buruz. (09\11\02\01\0638)
Mistoa-Ezker Anitza-IU legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Santa María de Garoñako zentral nuklearra ixteari buruz. (09\11\02\01\0652)
Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuari Garoña behin betiko ixteko erabakia errespetatzearen inguruan. (09\11\02\01\0656)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan