Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Osasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak harrera egin dio Euskadiko Farmazialarien Kontseiluari, Farmazialarien Mundu Eguna dela eta

2025-09-25

Irailaren 25a, Farmazialarien Mundu Eguna

  • Alberto Martínez Osasuneko sailburuak farmazien rol aktiboaren garrantzia azpimarratu du, "osasun-agente" gisa betetzen duten papera indartuz
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 3.695 farmazialari baino gehiago ari dira lanean, bai 844 farmazia komunitarioetan, bai ospitaleetan, analisi klinikoetan, botikinetan, osasun publikoan, lehen mailako arretan, ikerketan, banaketan, industrian edo irakaskuntzan

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Milagros Lopez de Ocarizi, Juan Uriarteri eta Miguel Angel Gastelurrutiari harrera egin diete, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialetako lehendakariei, alegia, gaur ospatzen den Farmazialarien Mundu Eguna da, “Osasunean pentsatu, farmazian pentsatu” lelopean. Gasteizen ospatu den bileran, Gontzal Tamayo Osasun eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,  Aritz Uriarte Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea eta Jon Iñaki Betolaza Farmaziako zuzendaria ere egon dira.

Osasun Saileko ordezkariek Euskadin lan egiten duten ia 3.700 farmazialarien ordezkariekin lanbide honek eta farmazia komunitarioak dituzten erronka nagusiak aztertu dituzte. Bileran, Osasun Sailak farmaziek duten rol aktiboaren garrantzia azpimarratu du, "osasun-agente" gisa duten eginkizuna indartuz. "Farmazialarien, farmazia-bulegoen eta osasun-zentroetako profesionalen arteko komunikazioa indartu nahi dugu, gure pertsonen arretaren kalitatea hobetzeko eta sendagaien erabilerari eta kontsumoari buruzko segurtasuna areagotzeko", azpimarratu du Alberto Martínez Osasun sailburuak.

Bi erakundeek berretsi dute lankidetzan aritzeko prest daudela, beste osasun-profesional batzuekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin batera, euskal esparru sanitario eta soziosanitarioan planteatzen diren erronkei erantzuten jarraitzeko, pazienteen beharrei erantzunez eta euskal osasun-sistema hobetzeko eta jasangarriago egiteko baliabide guztiak eskainiz.

Osasun Sailak elkargoekin eta farmazia-bulegoekin gaur egun dauden lankidetza-hitzarmenak sustatzen jarraitzeko borondatea agertu du. Hitzarmen horien artean daude metadona ematea, GIB-HIESa detektatzea eta etxeko laguntza-zerbitzuek eta gizarte-zerbitzuek artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzea. Horrez gain, BGBK programan atxikipen-programak eta 2. motako diabetesaren jarraipen farmakoterapeutikoa sustatzea.

Era berean, Osasuneko sailburuak erreferentziazko bi programa azpimarratu ditu: "Botika etxean eskura" aurkeztu berria, Añanako eta Arabako Mendialdeko eskualdeetan landa-eremuko biztanleen farmazia-arreta hobetzeko. Programa horrek landa-eremuan bizi diren pertsonen autonomia hobetzen laguntzen du, farmazialari profesionalak tratu hurbila eta pertsonalizatua emanez, eta gainerako osasun-profesionalekin eta gizarte-eragileekin batera bizi-ohitura osasungarriak sortzen laguntzea du helburu. Eta, beste alde batetik, farmazia-prestazioaren kudeaketa-eredu berria esparru soziosanitarioan zabaltzeko bultzada, "Farmabide", euskal egoitzetan bizi diren pertsonei arretaren kalitate hobea eta sendagaien kontsumoarekiko segurtasuna areagotzea ahalbidetuko diena.

Hiru elkargoetako lehendakariek eskerrak eman dituzte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren inplikazioagatik, farmaziak bere praktika asistentziala indartu dezan eta euskal osasun sisteman integra dadin egiten duenagatik.

Hala jasotzen da, hain zuzen ere, 2024an sinatutako Euskadiko prestazio farmazeutikoaren itunean, zeinak esplizituki jasotzen duen farmazia osasun sisteman integratu behar dela. Horretaz gain, Osasun Sailak inbertsio ekonomiko bat egiten du ordaindutako zerbitzu farmazeutikoen ezarpena indartzeko eta finantzatzeko. “Lerrokatuta gaude farmazia kliniko, asistentzial eta sozialago baterantz aurrera egiteko”, azpimarratu dute farmazialarien elkargoetako lehendakariek.

Kalkuluen arabera, egunero 100.000 pertsona baino gehiago sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko 844 farmazietako batean, eta egunero 120.000 errezeta baino gehiago ematen dira, horien %99,5 formatu elektronikoan. Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluak azpimarratzen duen bezala, “farmazia komunitarioa da, maiz, osasun arazo edo zalantza bat dutenean pazienteak joaten diren lehen osasun establezimendua”. Izan ere, Farmazialarien Kontseilu Orokorraren datuen arabera, hiru pertsonatik bat farmaziara sartzen da osasun aholku bila. Horrek esan nahi du euskal farmazietan 7,5 milioi farmazia kontseilu ematen direla urtero.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dauden 844 farmazietatik 313 hiru hiriburuetan daude eta gainerako 531 lurraldearen gainerakoan. EAEk 3,3 farmazialari ditu (Estatuko batezbestekoa (2,5) baino askoz gehiago) farmazia komunitario bakoitzeko, eta farmazia bat 2.639 biztanleko (horietatik 629 biztanle 65 urtetik gorakoak dira). Euskadi da, gainera, farmazialarien elkargoetan emakume portzentai handiena duen autonomia erkidegoa, %80,4, Estatuko batez besteko ehunekoaren (%71,9) oso gainetik.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @fco_granaino
    2025-09-30

    Comentario de X:
    @DelGobPaisVasco :
    Por qué se utiliza la bandera autonómica SIN LA NACIONAL?
    #IncumpliendoCE_Art4_2?
    https://t.co/qBn8DM7GLB.

    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco recibe al Consejo de Farmacéuticos de Euskadi con motivo del ... https://t.co/ggdP4d6wtv

  • Argazkia SN Robot
    @ibetolaza
    2025-09-25

    Comentario de X:
    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco recibe al Consejo de Farmacéuticos de Euskadi con motivo del día mundial de la profesión https://t.co/Thy6JAQ5sR
    @COFAlava @COFBizkaia @GipuzkoaCOF

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejoPVfarma
    2025-09-26

    Comentario de X:
    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco recibe al @ConsejoPVfarma con motivo del día mundial de la profesión
    🎉ZORIONAK🎉
    https://t.co/WUVl2Gvxmr
    @COFBizkaia
    @COFAlava
    @GipuzkoaCOF https://t.co/J2xTDrouzQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak