Abian da Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra
“Aurrera jarraitu behar dugu, baina orain arte gertatutako guztia adi-adi aztertu ondoren, eta hortik abiatuz eraiki behar ditugu bizikidetza eta elkartasuna”, adierazi du lehendakariak.
Patxi López lehendakariak gaur hasiera eman dio Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrari. Maiatzaren 2ra arte iraungo duen topaketa hau lagungarria izango da herrialdea “memorian eta egian oinarrituz” eraikitzeko, eta bertan iritziak, kezkak eta itxaropenak jasotzea espero da, etorkizuna baikorragoa baita ETA talde terroristaren jarduera armatua bukatu ostean. Eusko Jaurlaritzaren buruak terrorismoaren biktimen garrantzia azpimarratu du “hilketen aurrean askatasuna defendatu baitute. Haiei esker garaitu dugu terrorismoa”, esan du. López ziur dago “Gobernuok aplikatu dugun zorroztasun demokratikoko eta zero tolerantziako politikari esker” utzi dituela ETAk armak.
Terrorismoaren amaierak “garai berri bat ekarri du, eta orain euskal gizarte zuzen bat eraiki nahi dugu, moralki zuzena den Euskadi bat”, eta horretarako antolatu da gaur hasi den Biltzarra. Bertan, “errealitateak eta esperientziak ezagutzera eman nahi ditugu, gertatu zaigunari buruz kolektiboki hausnartzeko”. Helburu horri dagokionez, lehendakariaren ustez “garrantzitsua da beren iraganari uko egin dioten terroristek egin dezaketen ekarpena, lagungarria izan daitekeelako bizikidetzan oinarritutako etorkizun bat eraikitzeko”. Lehendakariak esan duenez, “gizarte sendo batek soilik proposa dezake gizarteratzea eta berriz demokratizatzea gure askatasunari eta gure erakundeei eraso egin dioten guztientzat”.
-
@fdomiri2012-05-18Kopiatuta! https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/10464-abian-memoriari-eta-bizikidetzari-buruzko-biltzarra#comment_4666
Comentario de Twitter:
Intervención en el congreso sobre memoria y convivrencia: http://t.co/WovlyAwW