
Osalanek Finlandiako Lan Osasuneko Zentroko ordezkaritza bati egin dio harrera
Finlandiako Lan Osasuneko Zentroko (Centre for Occupational Safety https://ttk.fi/en/) hamahiru espezialistek osatutako ordezkaritza bati harrera egin diote Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérezek eta Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Íscarrek, taldeko beste kide batzuekin batera, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen instalazioetan. Bisitaren helburu nagusia Osalanen antolaketa-egitura eta funtzioak zuzenean ezagutzea izan da, baita lan-ikuskaritzak euskal prebentzio-sisteman duen zeregina ere.
Jardunaldian, Institutuak hiru ildo estrategiko nagusitan jarri du arreta: laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko prestakuntza espezializatua (prebentzioko hainbat eragileri zuzendua), arrisku psikosozialen prebentzioa eta genero-ikuspegia prebentzio-politika guztietan txertatzea. Bi erakundeek esperientziak trukatu dituzte eta jardunbide egokiak partekatu dituzte.
Finlandiako ordezkaritzak institutu honek egindako lana eskertu eta nabarmendu du, jarraitu beharreko erreferentziatzat jotzen baitute.
Bisita honek nazioarteko lankidetza indartzen du eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan ezagutzen trukea sustatzen du, prebentzio-politiken eboluzioa eta etengabeko hobekuntza aktiboki bultzatuz.
-
2025-09-24
Comentario de X:
📍 @OsalanEJGV intercambia experiencias con una delegación del Centro de Salud Laboral de Finlandia.🤝 La viceconsejera de Trabajo, @elenapeba, ha participado en este encuentro que refuerza la cooperación internacional en seguridad y salud laboral.
-
2025-09-24
Comentario de X:
📍 @OsalanEJGV-ek esperientziak trukatzen ditu Finlandiako Lan Osasuneko Zentroko ordezkaritza batekin.🤝 @elenapeba-k parte hartu du laneko segurtasun eta osasuneko ildo estrategikoetan nazioarteko lankidetza indartzen duen topaketa honetan.



