Berriak
Eu

Euskadiko Ikasleen Orkestraren arrakasta Bogotan

2012.eko maiatzak 11

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO), "Batuta" Kolonbiako Gazte Orkestrarekin batera, bere lana jakinarazi du Kolonbiako Bogota hiriburuan.

"Batuta" eta Kolonbiako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak antolatutako ekitaldian, 12 eta 18 urte bitarteko 84 gaztez osatutako taldea, hiru kontzertu eman ditu Bogotan. Publiko anitz izan da kontzertuetan.

Modu berean, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak, harrera eta afaria eskeini zien musikari gazteei Ordezkaritzako bulegoetan.

Iñaki Martínez Ordezkariak, Patxi López Lehendakariak EIOko gazteei zuzendutako gutuna irakurri zuen:

¨Euskaldunak elkartasuna dugu geure DNA-n. Berdintasunaren eta ongizate kolektiboaren aldeko borrokarentzako bokazioa alegia. Geure historian etengabea izan den bokazio hau, gaur egungo  ziurgabetasuneko garai hauetan indartsuagoa izan behar da.

Krisialdia ez da izan behar elkartasunarekin amaitzeko aitzakia. Alderantziz. Gaur egun, inoiz baino arrazoi gehiago ditugu behartsuekin bat egoteko, garapenerako kooperazio baliabideak mantenduz eta Euskadiko Ikasleen Orkestrak egiten duen bezala, geure balioak munduko bazter guztietara eramateko.

Azken finean, Euskadiko irudi erreala isladatzeko: irekia, kulturaduna, modernoa eta solidarioa den herrialdearena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian; Euskadiko Ikasleen Orkestra