Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Perez Iglesias sailburua Uruguaiko Presidentziako ordezkaritza batekin bildu da

2025-09-24

Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Uruguaiko Presidentetzaren ordezkaritza bat hartu du gaur goizean Bilbon. Topaketan, bi aldeek beren unibertsitate-sistemei buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu dituzte.

Pérez Iglesias sailburuak zuzendu du bilera, eta honako hauek parte hartu dute: Xabier Aizpurua Unibertsitate Politikarako sailburuordeak, Sara Urionabarrenetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzako zuzendariak, eta Asier Areitio Ibarlucea Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako eta Erakunde Multilateraletako zuzendariak.

Uruguaiko ordezkaritzan, berriz, Rodrigo Arim Presidentetzako Plangintza eta Aurrekontu Bulegoko zuzendaria izan da, Bruno Gili Uruguai Innovako arduradunarekin eta José Antonio Fernández  aholkulariarekin batera.

Topaketaren helburu nagusia Euskal Unibertsitate Sistemaren eta indarrean dagoen Unibertsitate Planaren aurkezpena izan zen, goi mailako hezkuntzaren arloan bi herrialdeen artean jardunbide egokiak partekatzeko eta lankidetza-bide posibleak aztertzeko.

Pérez Iglesias sailburuak bileran nabarmendu zuenez, “gure unibertsitateek sistema aberatsa eta anitza osatzen dute. Sistema horretako kideak bokazio bera dute; beren ingurune sozioekonomikoaren garapenean laguntzea, mundura irekitzea eta jasangarritasunarekiko konpromisoa”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak