Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak akordio bat adostu du Kutxabankekin 16,3 milioi euro ordaintzeko Epsilon eraikinaren kredituagatik eta horrela 6 milioi aurrezteko (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Arabako Teknologi Parkeak 2009an aurrezki kutxekin sinatutako abalaren eragina murriztea lortu du Eusko Jaurlaritzak, zeren abal horren arabera ATPk 22,5 milioi ordaindu beharko baitzituen proiektuak porrot eginez gero.

Gobernu Kontseiluak gaur adostu du Arabako Teknologi Parkea (ATP) sozietatearen urteko helburuak aldatzea eta bere kapital aurrekontuan 16,3 milioi euroko partida bat sartu du. Horixe da hain zuzen Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabankek hitzartu duten kopurua ATP Epsilon eraikinaren kargu egin dadin, Epsilon enpresa likidazio prozesuan baitago eta Parkeak derrigorrez erosi behar baititu bere aktiboak. Horrela bada, Parkeak aurreikusitakoa baino 6 milioi euro gutxiago ordainduko ditu.

Gaur hartutako erabakiaren jatorria 2009ko urtarrilaren 14ko akordio batean dago, zeina notario aurrean sinatu baitzuten Euskal Teknologi Parkeen Sareko presidente zenak (Julian Sanchez Alegria), Epsilon Euskadiko presidenteak (Joan Villadeplrat) eta Caja Vital eta Kutxako arduradunek.

Eskritura haren bidez, Epsilon enpresak zortzina milioi euroko bi hipoteka formalizatu zituen bi aurrezki kutxen alde (gaur egun biak Kutxabanken barnean daude). Gainera, Arabako Teknologi Parkeak konpromisoa hartu zuen Epsilon enpresari lursail bat saltzeagatiko hipoteka-lerruna lagatzeko Kutxabanken hipoteken alde. Horrek esan nahi du enpresa proiektuak porrot egingo balu eta Kutxabankek hipoteka exekutatuko balu, Parkeak egin beharko lukeela hipoteka horren kargu. Eta lehentasuna ematen zion Kutxabanken hipotekari Epsilon enpresak lehendik Parkearekin zuenaren gainetik (2,6 milioi eurotako lursailak erosteko erabilitakoa).

Funtsean, Parkeak konpromisoa hartu zuen notario aurrean enkantera joan eta eraikina erosteko eskaintza egiteko 14,6 eta 22,5 milioi euro bitarteko prezioan.

Iazko maiatzean eta ekainean bi aurrezki kutxek Parkeari jakinarazi zioten hipoteka exekutatzeko tramiteei ekingo zietela Epsilon enpresak ez zuelako mailegua ordaintzen. Irailean enpresak borondatezko hartzekodunen konkurtsoa deklaratu zuen.

Gauzak horrela, eta enkantea egin baino lehen, Jaurlaritzak akordio bat bilatu du Kutxabankekin, ahalik eta gehien murrizteko Epsilon enpresaren porrotak diru-kutxa publikoetan izango duen eragin ekonomikoa. Jaurlaritza da, SPRIren bidez (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko sozietate publikoa), Arabako Teknologi Parkeko bazkide nagusia. Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala dira beste bi akziodunak.

Gobernu Kontseiluak gaur Kutxabankekin lortu duen akordioari esker Parkeak erosi egin ahal izango du finantza erakundeak Epsilon enpresari eman zion kreditua. Erosketa hau finantzatzeko Kutxabankek kreditu bat eman dio ATPri, oso baldintza abantailatsuetan eta betiere azken horren bermearekin. Kreditua 20 urtekoa izango da, bi urteko gabealdiarekin.

Erabaki honek APTren egoera hobetzen du alderdi hauetan:

  • Hartutako zorra mugatzen du, ez direlako kontuan hartzen enkantea egin arte metatu zitezkeen atzerapenagatiko interesak.
  • Jaitsi egin ditu Kutxabankekiko negozioaren ondorioz metatutako atzerapenagatiko interesak. Zenbateko gaindituei aplikatutako interesa kontratuan ageri dena baino txikiagoa izan da.
  • Hitzartutako kreditu baldintzak oso abantailatsuak dira APTrentzat.
  • Parkea lehen hartzekoduna izaki, errazagoa izango da konkurtso administrazioarekin eta likidatu beharreko aktiboetan interesatuta daudenekin hitz egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan