Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Amaia Barredo, diktadura frankistak Araban errepresaliatutako pertsonen omenaldian

2025-09-17
  • Arabako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia.

.VG 2025 09 17

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak parte hartu du gaur arratsaldean Arabako Foru Aldundiak Arabako lurralde historikoan diktadura frankistak errepresaliatutako pertsonei egin dien omenaldian. Ekitaldian izan dira, besteak beste, errepresaliatuen senideak, Ahaldun Nagusia, Batzar Nagusietako lehendakaria, Gasteizko alkatea, Turismoko sailburua eta gizarteko, unibertsitateko eta erakundeetako beste ordezkari batzuk.

Arabako erakundeek urtero egiten dute ekitaldi hori 1936´ko irailaren 18an armada kolpistako indarrek, Teodoro Olarte Arabako Aldundiko presidente izandakoak, eta Arabako beste bi foru diputatuk fusilatu zutela ospatzeko.

Omenaldian "Agur Jaunak" interpretatu da eta bertaratuek lore-eskaintza egin dute "In Memoriam" monolitoaren aurrean, gerra zibilean eta diktadura frankistan eraildako pertsonen izenekin.

Iruzkin bat
  • Argazkia Xaver
    2025-09-19

    Iraganean salatu ezin izan diren delituen kopurua, eta delitu horiek eragindako pertsonengan duten ondorioak oraindik ere badiraute.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Irma Basterra