
EPEari buruzko ebazpen judizialak Osakidetzan profesionalak finkatzeko prozesu historikoa bultzatzen du
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Arabako Probintzia Auzitegiaren gaurko epaiari buruz egindako balorazioa
Arabako Probintzia Auzitegiak erabaki du Osakidetzaren EPEaren kasuan bi inputazio soilik zabalik mantentzea, eta behin betiko artxibatu da gainerako medikuen aurkako auzia. Erabaki judizial horrek aukera ematen du urtetan judizializatuta egon den gai bat ia itxita uzteko, eta urrats erabakigarria da Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren helburu estrategikoetan aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean aurreratu duenez.
Osakidetzak bere gain hartzen du erabaki hori, osasun-profesionalak finkatzeko bultzada sendo bat izan dadin. Une honetan, erakundeak ahalegin guztiak euskal osasun-sistemak benetan behar duen horretan zentratzen ditu: profesionalen plantilla indartzea eta egonkortzea.
2024.urtearen amaieratik, 11.000 profesionalek baino gehiagok finkatu dute beren plaza, eta agertoki judizial berriak ateak ireki dizkio 2023, 2024 eta 2025eko Lan Eskaintza Publikoen tramitazioa azkartzeari. Eskaintza horiek 4.000 plaza baino gehiago bilduko dituzte. Lan-eskaintza publiko horiek sindikatuek eta Osakidetzak Mahai Sektorialean adostutako eredu berriaren arabera arautuko dira, gardentasun eta egonkortasun handiagoa bermatuz.
Gainera, aurrerapen horri esker, 200 mediku plaza baino gehiago (221) esleitu ahal izango dira laster. Horren guztiaren ondorioz, 2025a izan da Osakidetzaren historiako plantillaren finkatze-ekitaldirik handiena.
|
16-17 EPEko PLAZA KOPURUA |
|
|
Kategoria |
Plaza-kopurua |
|
ANESTESIAKO ETA BIZKORKETAKO MEDIKUA |
46 |
|
ANGIOLOGIAKO ETA KIRURGIA BASKULARREKO MEDIKUA |
8 |
|
DIGESTIO-APARATUKO MEDIKUA |
26 |
|
KARDIOLOGIAKO MEDIKUA |
24 |
|
KIRURGIA ORTOPEDIKO ETA TRAUMATOLOGIAKO MEDIKUA |
55 |
|
KIRURGIA KARDIOBASKULARREKO MEDIKUA |
3 |
|
MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO MEDIKUA |
10 |
|
NEUROKIRURGIAKO MEDIKUA |
4 |
|
NEUROFISIOLOGIA KLINIKOKO MEDIKUA |
3 |
|
OSPITALEKO LARRIALDIETAKO MEDIKUA |
29 |
|
UROLOGIAKO MEDIKUA |
13 |
|
Guztira |
221 |
Helburua argia da: egungo % 37ko behin-behinekotasuna % 11 ingurura murriztea 2025aren amaieran, eta 2026an % 9 inguruan kokatzea, horrela erakundean orain arteko lan-egonkortasun maila altuena lortuz.
Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu dute ebazpen horrek inflexio-puntu bat markatzen duela, eta aukera ematen duela aurrera begiratzeko, euskal osasun-sistema publikoak plantilla indartzen jarraitu ahal izango duela eta etorkizuneko erronkei oinarri profesional sendo, egonkor eta konprometitu batekin aurre egin ahal izango diela ziurtatuz.


