Berriak Kultura
Eu

2.285.000 euro Euskadiko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Agindua, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ) ematea arautzen duena.

Gaur egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Deialdia Lanhitz deitzen da, eta 2.285.000 euroko aurrekontua du.

Laguntza-deialdi honek 2012an burutuko diren egitasmoak hartuko ditu kontuan. Hori dela eta, deialdi honetara jotzen duten egitasmoak gauzatzearen ondorioz sortzen diren jarduerak, zerbitzuak eta produktuak 2012ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta aurkeztuko dira jendaurrean. Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzea helburu duen deialdi honetan parte hartu nahi duten entitateek eskabide-orri bat aurkezteko dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Lanhitz deialdirako erabiliko den diru-zuzkidura 2.285.000 eurokoa da, eta irizpide hauen arabera banatuko da:

1.- 2011n BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten entitateak. Gainera, deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte, diru-laguntza gehigarri bat jaso ahal izango dute, baldin eta diru-laguntza jasotzeko lortu beharreko gutxieneko puntuak lortzen badituzte.
2.- Gainerakoa, plana diseinatzeko eta 2012ko kudeaketa-plana garatzeko eskabidea egiten duten entitateen artean banatuko da, Agindu honetan ezarritako puntuen eta mugen arabera.

Beraz, agindu honetako diru-laguntzak erabiliko dira EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen erabilera-planaren diseinurako eta kudeaketa-planerako jarduerak egiteko.

Entitateak lehen euskara-planaren diseinurako laguntza eska dezake, lehendik laguntzarik jaso ez badu, ez diseinurako, ez kudeaketa-planerako. Lehen euskara-planaren diseinua aurkeztuz gero, urteko kudeaketa-plana ere aurkeztu beharko du entitate eskatzaileak. Kudeaketa-plana garatzeko ekintzek 2012ko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan