Berriak Kultura

2.750.000 euro Federazioen kirol-jarduerak finantzatzeko (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Agindua, zeinen bidez arautzen baita Euskadiko kirol-federazioen 2012ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia.

Gobernu Kontseiluak agindu bat onartu du, Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskal kirol federazioek 2012rako antolatutako kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena. Horretarako aurrekontua 2.750.000 euro da.

Deialdiaren helburu nagusia da kirol-federazioei laguntza ematea beren kirol-programak finantzatzeko. Euskadiko Kirolaren Legearen arabera, kirol-federazioak administrazio-egiteko publikoak eskuordetzan burutzen dituzten entitate pribatuak dira eta, kasu honetan, herri-administrazioaren ordezkari laguntzaile gisa aritzen dira.

Horrenbestez, diru-laguntza hauen bitartez euskal federazioen kirol-programetan sartuta dauden kirol jarduera eta lehiaketen ohiko gastuak finantzatuko dira, bai eta egin ohi dituzten egokiteko publiko administratiboak ere.

Alde horretatik, federazio-programak finantzatzearekin batera honako ekintza hauek aurrera eramango dira:

- Euskadiko txapelketa ofizialak antolatzea
- Lehiaketa ofizialetan parte hartzea
- Federazio-lizentziak ematea eta tramitatzea
- Federazioaren esparruan kirol arloko diziplina-ahalmena erabiltzea
- Federazioaren esparruan erregelamenduak egiteko ahala
- Kirol-teknifikaziorako programak garatzea
- Goi-mailako kirolerako programak garatzea
- Jolas-kirolerako programak garatzea

Kirol-programetarako finantzaketa publikorik ezean, federazioek ezinezkoa dute jardunik aurrera eramatea zeren eta federazio gehienek beste diru-iturririk ez baitute beren urteko programak finantzatzeko, diru-laguntzen deialdietatik datozenak baino.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan