Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza-hitzarmena hizkuntza politikarako arloan (2012-05-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 08

Erabakia; Nafarroako Foru Komunitateko Euskarabidea-Euskararen Institutua erakunde autonomoarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: hizkuntza politikari buruzko berariazko.

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari baimena eman dio gaur, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Institutuarekin hizkuntza politikari buruzko berariazko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.

Hitzarmen horren helburua da, bi erakunde sinatzaileen arteko lankidetza bultzatzea euskarari dagozkion alderdi jakin batzuetan. Administrazio bakoitzak hitzarmen honetan bildutako programak egin edo garatuko ditu, nork bere ahal ekonomikoen heinean.

Bi erakundeek sinatuko duten lankidetza hau teknikoa da, Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak egoki ikusten baitute ondorengo esparru hauek zehaztea: euskararen babesa eta garapena, ikerketa, dokumentazioa eta ezagutzen nahiz informazioaren trukea.

Bi aldeak elkarlanean arituko dira, hortaz, beharrezkoak ez diren bikoiztasunak eta gastuak saihesteko, eta ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko, Lankidetzarako Protokolo Nagusian zehazturik dauden arrazionaltasuna, soiltasuna, gardentasuna eta baliabideen ekonomia gordez. Aipatutako protokolo nagusi hori 2009ko uztailaren 3an izenpetu zuten Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta, besteak beste, hizkuntza-politikaren alorrean lankidetza garatzeko oinarriak ezarri ziren.

Lankidetza-hitzarmen honek, hain zuzen ere, ondorengo ezarpen-esparruak izango ditu: euskara helduei irakastea; hizkuntza gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena; ikerketa eta mapa soziolinguistikoak; euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara itzulpenak; itzulpen-memoriak; terminologia; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; euskara nazioartean hedatzeko programak eta euskarazko irakurleak atzerriko unibertsitateetan; eta hizkuntzaren kultur sustapena.

Hitzarmen hau, sinatzen den unean indarrean jarriko da urtero luzatzeko asmoarekin, eta bi erakundeek adostutako batzorde misto batek burutuko du haren betetze-mailaren jarraipena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan